[Librezale] WordPress 3.1 euskaratu daiteke
Julen
julenx a bildua gmail.com
Al, Ots 28, 10:48:43, CET 2011
ig., 2011.eko otsren 27a 02:34(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Aupa zuek:
>
> Guk 3.0.4 bertsioa kaleratu dugu baina hau ez da azken bertsioa.
> Dagoeneko 3.1 bertsioa atera da. Kateei dagokionez, desberdintasunak ez
> dira asko. Beraz, gutako batzuk kate berriak euskaratzeko prest egongo
> ginela pentsatu dut.
Webgunean albistea gehitzea ere ez dago soberan.
> Horrela bada, Pootlen prest daude osatu beharreko PO fitxategiak:
> http://pootle.librezale.org/eu/wordpress/
>
> wordpress3.1.po
> 22778 hitz guztira
> 3224 hitzek arreta behar dute
> wordpress3.1-ms.po
> 5248 hitz guztira
> 996 hitzek arreta behar dute
> wordpress3.1-continents-cities.po
> 554 hitz guztira
> 554 hitzek arreta behar dute
Itzuli behar ez diren fitxategiak kenduz gero zer moduz? hau da, goiko
hiru fitxategi horiek bakarrik utzi (eta pootle-terminology.po).
Jendeak itzuli behar ez diren gauzak itzultzeko arriskua dago bestela
eta bilaketak egiterakoan alperrikako/errepikatutako emaitza asko jasoko
dira.
> Azken fitxategia berria da eta munduko lekuen izenez osatua dago.
> Euskaratzen ez badugu inolako arazorik egongo ez delakoan nago. Hala
> ere, lan hau edo antzeko bat beste euskaraketaren batetan egingo
> zelakoan nago. Inork badaki honen berri?
>
ISO 3166an definitzen dira halako izenak eta zenbait badaude
euskaratuta[1]. Script batekin fitxategi hori WPekoarekin parekatu dut
eta 10 sarrera besterik ez datoz bat. Gainera sarrera horien kalitatea
zalantzan jarriko nuke (herrialde-izenen ISO 639ko itzulpenen antzera).
Alegia, eskuz itzuli beharko da. Emaitza translationproject-era bidera
dezakegu gero noski :)
Julen.
[1] http://translationproject.org/PO-files/eu/iso_3166_2-3.24.eu.po
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago