[Librezale] WordPress 3.1 euskaratu daiteke

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Ots 27, 02:34:18, CET 2011


Aupa zuek:

Guk 3.0.4 bertsioa kaleratu dugu baina hau ez da azken bertsioa.
Dagoeneko 3.1 bertsioa atera da. Kateei dagokionez, desberdintasunak ez
dira asko. Beraz, gutako batzuk kate berriak euskaratzeko prest egongo
ginela pentsatu dut.

Horrela bada, Pootlen prest daude osatu beharreko PO fitxategiak:
http://pootle.librezale.org/eu/wordpress/

wordpress3.1.po
	22778 hitz guztira
	3224 hitzek arreta behar dute
wordpress3.1-ms.po
	5248 hitz guztira
	996 hitzek arreta behar dute
wordpress3.1-continents-cities.po
	554 hitz guztira
	554 hitzek arreta behar dute

Azken fitxategia berria da eta munduko lekuen izenez osatua dago.
Euskaratzen ez badugu inolako arazorik egongo ez delakoan nago. Hala
ere, lan hau edo antzeko bat beste euskaraketaren batetan egingo
zelakoan nago. Inork badaki honen berri?

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago