[Librezale] StatusNet / Identi.ca euskaraz
Manex Agirrezabal
manex.agirrezabal a bildua gmail.com
Lar, Ots 26, 21:07:05, CET 2011
Iepa Txopi!
Librezaleko pootle-n badago statusNet-en .po fitxategia.
Itzulpen lanetan gabiltza, baina karrera bukaerako proiektuarekin eta
hainbat irakasgairekin nabilenez, nik bereziki, egun hauetan denbora gutxi
eskeini ahal izan diot.
Kontua da, iadanik %92-%94a inguru itzulita dagoela. Beraz, hemendik
gutxira, statusNet-ekoei bidaltzeko moduan egongo da.
Pasa den irailean igo genuen proiektua pootle-ra, eta lanean gabiltza.
Itzulpenak bidaltzeko baimenak nahiko bazenitu, eman diezazkizuket, nahi
badezu.
Portzierto[1], pootle ondo al dabil?
Oraintxe sartu naiz eta AIREAN izeneko argazki bat ageri da. Ez dakit zer
izan daitekeen.
Portzierto[2], aste honetan (barkatu orain arte aipatu ez izana), garai
batean informatika fakultatean aipatu genuen itzul-party-a egingo dugu.
Informatika fakultatean bertan izango da, 0.4 laborategian. Hasiera batean,
pootle, lokalize, poedit eta omegaT-ri buruz hitz egitea pentsatua genuen,
baina bukaeran, karga gehiegi izan zitekeelakoan, pootle-i buruz bakarrik
hitz egingo dugu.
Oso maila basikoan kontatuko dugu nola egin daitezkeen itzulpenak pootle
bidez, azken finean, ez dugu bakarrik informatikariak etortzerik nahi, beste
fakultateetako jendea ere animatu nahi dugu itzulpen lanetara.
Bueno, hori izan da dena, barkatu orain arte mezurik ez bidaltzea eta
bizitza seinalerik ez ematea.
Besterik gabe,
Manex Agirrezabal
Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko otsren 26a
18:26):
> Aupa:
>
> Askok jakingo duzuenez, euskaldunen artean twitter euskaratzeko kanpaina
> bat hasi da. Sinadura bilketa eta guzti:
> http://www.zabaldu.com/8876/hasi_da_kanpaina_twitter_euskaraz/
>
> Nik ez dut Twitter erabiltzen. Identi.ca berriz bai. Nire uste apalean
> Twitterren aurrean abantaila batzuk ditu: software librea dela, nahi
> dutenek beraien zerbitzaria sortu dezaketela, zerbitzari desberdinen
> arteko erabiltzaileen federazioa duela, etiketa (#) eta erabiltzaileez
> (@) gain taldeak (!) dituela, bilaketak egiterakoan mugarik ez duela,
> iragarki publizitariorik ez duela, eta abar.
>
> Ez hori bakarrik, software librea denez, edozein momentutan euskaratu
> egin daiteke. Nik dakidanagatik, Teketen eta beste batzuek StatusNet-eko
> bertsio zahar bat euskaratu zuten eta txioka.net atera zuten. Zerbitzari
> hori galdu zen baina orain erabiltzaileen federazioa egin daitekeenez,
> StatuNet-eko edozein erabiltzailek beste zerbitzari bateko
> erabiltzaileak jarraitu eta lagun egin ditzake. Beraz, software honi
> etorkizun handia ikusten diot, naiz eta hedabide korporatiboetan
> Facebook eta Twitter bakarrik existitzen direla iruditzen duen.
>
> Facebook eta Twitter jabedun softwarea dira, enpresek kontrolatzen
> dituzte eta sudurraren puntan jartzen zaiena egiten dute
> erabiltzaileekin eta beraien datuekin. Twitter euskaraz jartzeko
> sinadura bilketa bat egin beharra horren seinale da nire ustez.
>
> Identi.ca euskaratzeko ez diogu inori mesederik eskatu behar. Ez hori
> bakarrik, begira ibili naiz eta translatewiki.net webgunearen bitartez
> StatusNet (eta beste software batzuk euskaratu daitezke). Atzo
> kuxkuxeatzen hasi nintzen eta dena primeran antolatu dagoela ikusi nuen.
> Webgune horren bitartez kateka online edo offline euskaratu (gure
> Pootlen bezala) eta AUTOMATIKOKI sartzen dira StatuNet softwarean.
> Identi.ca-koekin IRC txat bitartez hitz egin dut eta astero Identi.ca
> webgunea eguneratzen dutela esan zidaten. Beraz, datorren asteburuan
> StatuNet core delakoaren %35 euskaratzen badugu, kitto, egun gutxiren
> buruan, inolako sinadura bilketarik egin gabe, Identi.ca euskaraz izango
> dugu. Ondo ez?
>
> Ni animatu naiz eta 1500 kate inguru direla ikusita, atzo bertan
> euskaratzen hasi nintzen. 300 kate inguru euskaratu nituen, hau da, %19.
> Laguntza pizkatekin, laster StatusNet 100% euskaratuko dugulakoan nago.
> Nire ustez merezi du eta datozen egunotan %35a behintzat euskaratzen
> saiatuko naiz.
>
> Zer iruditzen zaizue? Librezaleko proiektutzat hartuko dugu? Inor
> laguntzeko prest? Gure Pootlen POa sartu eta interesa dugun guztion
> artean euskaratu eta egiaztatu genezake. Inork badu gogorik StatusNet
> software eta beraz baita Identi.ca webgunea ere euskaratzen laguntzeko?
>
> Portzierto, Teketenekin kontaktuan jarriko naiz oraintxe bertan. Orain
> euskaratuta dagoena %1,69 bakarrik bait da (50 kate inguru bakarrik) eta
> txioka delakoa euskaratu zenean gehiago itzuli zelakoan bait nago:
> http://translatewiki.net/wiki/Translating:StatusNet/stats/trunk
>
> Agian bertsio oso zaharra zen (lehenako Laconica deitzen zen software
> hau eta ordundik hona asko aldatu da) eta horregatik geratzen dira hain
> kate gutxi oraingo bertsioan. Ez dakit. Informatuko naiz.
>
> Translatewikiko euskarazko laguntzaileetatik, iraganean StatusNet
> proiektua euskaratzen lagundu zutenekin kontaktuan jartzea ere nahiko nuke:
> https://translatewiki.net/wiki/Portal:Eu
>
> Ikertu ahal izan dudanagatik, hauek dira iraganean StatusNet euskaratzen
> lagundu duten erabiltzaileak: An13sa eta Bengoa. Beraien posta-e
> helbiderik edo norbaitek badaki?
>
> OHARRA: WordPress-ekoek 3.10 bertsioa atera dute eta guk oraindi ez dugu
> 3.01 bertsioa kaleratu. StatusNet-ekin jarraitu aurretik, WordPress-ekin
> egiteke dauzkadan atasak egingo ditut. Formal-formal :-)
>
> Eskerrik asko eta goraintziak,
>
> Txopi.
> http://identi.ca/txopi/
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110226/9a4840a7/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago