Iepa Txopi!
Librezaleko pootle-n badago statusNet-en .po fitxategia.
Itzulpen lanetan gabiltza, baina karrera bukaerako proiektuarekin eta hainbat irakasgairekin nabilenez, nik bereziki, egun hauetan denbora gutxi eskeini ahal izan diot.
Kontua da, iadanik %92-%94a inguru itzulita dagoela. Beraz, hemendik gutxira, statusNet-ekoei bidaltzeko moduan egongo da.
Pasa den irailean igo genuen proiektua pootle-ra, eta lanean gabiltza.
Itzulpenak bidaltzeko baimenak nahiko bazenitu, eman diezazkizuket, nahi badezu.
Portzierto[1], pootle ondo al dabil?
Oraintxe sartu naiz eta AIREAN izeneko argazki bat ageri da. Ez dakit zer izan daitekeen.
Portzierto[2], aste honetan (barkatu orain arte aipatu ez izana), garai batean informatika fakultatean aipatu genuen itzul-party-a egingo dugu. Informatika fakultatean bertan izango da, 0.4 laborategian. Hasiera batean, pootle, lokalize, poedit eta omegaT-ri buruz hitz egitea pentsatua genuen, baina bukaeran, karga gehiegi izan zitekeelakoan, pootle-i buruz bakarrik hitz egingo dugu.
Oso maila basikoan kontatuko dugu nola egin daitezkeen itzulpenak pootle bidez, azken finean, ez dugu bakarrik informatikariak etortzerik nahi, beste fakultateetako jendea ere animatu nahi dugu itzulpen lanetara.
Bueno, hori izan da dena, barkatu orain arte mezurik ez bidaltzea eta bizitza seinalerik ez ematea.
Besterik gabe,
Manex Agirrezabal
Aupa:
Askok jakingo duzuenez, euskaldunen artean twitter euskaratzeko kanpaina
bat hasi da. Sinadura bilketa eta guzti:
http://www.zabaldu.com/8876/hasi_da_kanpaina_twitter_euskaraz/
Nik ez dut Twitter erabiltzen. Identi.ca berriz bai. Nire uste apalean
Twitterren aurrean abantaila batzuk ditu: software librea dela, nahi
dutenek beraien zerbitzaria sortu dezaketela, zerbitzari desberdinen
arteko erabiltzaileen federazioa duela, etiketa (#) eta erabiltzaileez
(@) gain taldeak (!) dituela, bilaketak egiterakoan mugarik ez duela,
iragarki publizitariorik ez duela, eta abar.
Ez hori bakarrik, software librea denez, edozein momentutan euskaratu
egin daiteke. Nik dakidanagatik, Teketen eta beste batzuek StatusNet-eko
bertsio zahar bat euskaratu zuten eta txioka.net atera zuten. Zerbitzari
hori galdu zen baina orain erabiltzaileen federazioa egin daitekeenez,
StatuNet-eko edozein erabiltzailek beste zerbitzari bateko
erabiltzaileak jarraitu eta lagun egin ditzake. Beraz, software honi
etorkizun handia ikusten diot, naiz eta hedabide korporatiboetan
Facebook eta Twitter bakarrik existitzen direla iruditzen duen.
Facebook eta Twitter jabedun softwarea dira, enpresek kontrolatzen
dituzte eta sudurraren puntan jartzen zaiena egiten dute
erabiltzaileekin eta beraien datuekin. Twitter euskaraz jartzeko
sinadura bilketa bat egin beharra horren seinale da nire ustez.
Identi.ca euskaratzeko ez diogu inori mesederik eskatu behar. Ez hori
bakarrik, begira ibili naiz eta translatewiki.net webgunearen bitartez
StatusNet (eta beste software batzuk euskaratu daitezke). Atzo
kuxkuxeatzen hasi nintzen eta dena primeran antolatu dagoela ikusi nuen.
Webgune horren bitartez kateka online edo offline euskaratu (gure
Pootlen bezala) eta AUTOMATIKOKI sartzen dira StatuNet softwarean.
Identi.ca-koekin IRC txat bitartez hitz egin dut eta astero Identi.ca
webgunea eguneratzen dutela esan zidaten. Beraz, datorren asteburuan
StatuNet core delakoaren %35 euskaratzen badugu, kitto, egun gutxiren
buruan, inolako sinadura bilketarik egin gabe, Identi.ca euskaraz izango
dugu. Ondo ez?
Ni animatu naiz eta 1500 kate inguru direla ikusita, atzo bertan
euskaratzen hasi nintzen. 300 kate inguru euskaratu nituen, hau da, %19.
Laguntza pizkatekin, laster StatusNet 100% euskaratuko dugulakoan nago.
Nire ustez merezi du eta datozen egunotan %35a behintzat euskaratzen
saiatuko naiz.
Zer iruditzen zaizue? Librezaleko proiektutzat hartuko dugu? Inor
laguntzeko prest? Gure Pootlen POa sartu eta interesa dugun guztion
artean euskaratu eta egiaztatu genezake. Inork badu gogorik StatusNet
software eta beraz baita Identi.ca webgunea ere euskaratzen laguntzeko?
Portzierto, Teketenekin kontaktuan jarriko naiz oraintxe bertan. Orain
euskaratuta dagoena %1,69 bakarrik bait da (50 kate inguru bakarrik) eta
txioka delakoa euskaratu zenean gehiago itzuli zelakoan bait nago:
http://translatewiki.net/wiki/Translating:StatusNet/stats/trunk
Agian bertsio oso zaharra zen (lehenako Laconica deitzen zen software
hau eta ordundik hona asko aldatu da) eta horregatik geratzen dira hain
kate gutxi oraingo bertsioan. Ez dakit. Informatuko naiz.
Translatewikiko euskarazko laguntzaileetatik, iraganean StatusNet
proiektua euskaratzen lagundu zutenekin kontaktuan jartzea ere nahiko nuke:
https://translatewiki.net/wiki/Portal:Eu
Ikertu ahal izan dudanagatik, hauek dira iraganean StatusNet euskaratzen
lagundu duten erabiltzaileak: An13sa eta Bengoa. Beraien posta-e
helbiderik edo norbaitek badaki?
OHARRA: WordPress-ekoek 3.10 bertsioa atera dute eta guk oraindi ez dugu
3.01 bertsioa kaleratu. StatusNet-ekin jarraitu aurretik, WordPress-ekin
egiteke dauzkadan atasak egingo ditut. Formal-formal :-)
Eskerrik asko eta goraintziak,
Txopi.
http://identi.ca/txopi/
Librezale mailing list
Librezale@librezale.org
http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale