[Librezale] Buber - Abildua-n elkarrizketa

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Ost, Abe 21, 12:57:26, CET 2011


2011/12/21 12:37(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi zuen:
> a bildua irratsaiorako boluntario bat eskatu denean burutik pasa 
> zitzaidan lehena, gorago Mikelek dioen bezala: marroia.
>
> Batek daki zenbat entzule egongo diren larunbatero irratsaio hori 
> entzuten. Ehunka ez badira, milaka agian.
>
> Senak Svejk soldaduak egingo zukeena egitera bultzatzen nau ni ere: 
> urrats bat atzera.
>
> Badirudi hari honetan idatzi duzuenok parte hartzearen alde agertzen 
> ari zaretela. Aukera ona izan daiteke Librezale taldea ezagutarazteko. 
> Jarraitzaile berriak erakartzeko.
>
> Beraz, ni ere irratsaioan parte hartzearen aldekoa.
>
> Txopik nahikoa lan egin duela-eta bigarren lerroan geratu nahi du 
> oraingoan, Anderrek Svejk-ena egin zuen inork baino azkarrago, 
> badaezpada urrats bat atzera eta ea baten bat hanka aurreratuarekin 
> geratzen ote den...
>
> Badirudi Mikel prest edo erdi-prest agertu dela. (Dagoeneko urratsa 
> atzera egin ez baduk; **animo Mikel, primeran egingo duk eta!**)
>
> Kazetariaren galderak zeintzuk izango diren aurretik asmatzeko 
> ahaleginetan:
>
> Zer da Librezale?
>
> Nolako bazkideak ditu taldeak? Zenbat?
>
> Nola hartzen dira erabakiak?
>
> Zergatik uko egin diozue Buber Sari horri?
>
> Zer defendatzen du Librezale taldeak?
>
> Mikel, horrelako galderei bapo erantzuten asmatuko duk. Animo!
>
>
>


Nire kultura mugatua da eta svejk horrena egin badut, nor ote tipo hori?
googlera jo dut eta zera aurkitu dut [1]:

"...las historias del soldado Svejk, que era así como la absurda mezcla 
de Don Quijote y Sancho en el mismo cuerpo. Que aunque a veces parecía 
tonto, estaba siempre rodeado de gente a la postre más idiota que él."


Ni arazo gabe har ditzaket quijote eta sancho paperak, baina hori bai, 
ni baino jende askoz argiagoz nago inguratua Librezalen.

[1] 
http://cuadernodelectura.blogspot.com/2010/11/las-aventuras-del-buen-soldado-svejk.html


ohar garrantzitsua:
mezu hau inork ez beza intentzio txarrez hartu, umorez betea idazten baitut.
-- 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111221/45995c82/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago