<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-1"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body bgcolor="#FFFFFF" text="#000000">
2011/12/21 12:37(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi zuen:
<blockquote
cite="mid:CAG0Ba+jsEY3Nkw6pwr_waVyu2G1ig=Jd_t4eub21cdeBW29ExQ@mail.gmail.com"
type="cite"><font color="#000066"><font size="4"><font
face="georgia,serif">a bildua irratsaiorako boluntario bat
eskatu denean burutik pasa zitzaidan lehena, gorago Mikelek
dioen bezala: marroia. <br>
<br>
Batek daki zenbat entzule egongo diren larunbatero irratsaio
hori entzuten. Ehunka ez badira, milaka agian.<br>
<br>
Senak Svejk soldaduak egingo zukeena egitera bultzatzen nau
ni ere: urrats bat atzera.<br>
<br>
Badirudi hari honetan idatzi duzuenok parte hartzearen alde
agertzen ari zaretela. Aukera ona izan daiteke Librezale
taldea ezagutarazteko. Jarraitzaile berriak erakartzeko.<br>
<br>
Beraz, ni ere irratsaioan parte hartzearen aldekoa.<br>
<br>
Txopik nahikoa lan egin duela-eta bigarren lerroan geratu
nahi du oraingoan, Anderrek Svejk-ena egin zuen inork baino
azkarrago, badaezpada urrats bat atzera eta ea baten bat
hanka aurreratuarekin geratzen ote den...<br>
<br>
Badirudi Mikel prest edo erdi-prest agertu dela. (Dagoeneko
urratsa atzera egin ez baduk; **animo Mikel, primeran egingo
duk eta!**)<br>
<br>
Kazetariaren galderak zeintzuk izango diren aurretik
asmatzeko ahaleginetan: <br>
<br>
Zer da Librezale?<br>
<br>
Nolako bazkideak ditu taldeak? Zenbat?<br>
<br>
Nola hartzen dira erabakiak?<br>
<br>
Zergatik uko egin diozue Buber Sari horri?<br>
<br>
Zer defendatzen du Librezale taldeak?<br>
<br>
Mikel, horrelako galderei bapo erantzuten asmatuko duk.
Animo!<br>
<br>
</font></font></font><br>
<br>
</blockquote>
<br>
<br>
Nire kultura mugatua da eta svejk horrena egin badut, nor ote tipo
hori?<br>
googlera jo dut eta zera aurkitu dut [1]:<br>
<br>
"...las historias del soldado Svejk, que era así como la absurda
mezcla de Don Quijote y Sancho en el mismo cuerpo. Que aunque a
veces parecía tonto, estaba siempre rodeado de gente a la postre más
idiota que él."<br>
<br>
<br>
Ni arazo gabe har ditzaket quijote eta sancho paperak, baina hori
bai, ni baino jende askoz argiagoz nago inguratua Librezalen.<br>
<br>
[1]
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://cuadernodelectura.blogspot.com/2010/11/las-aventuras-del-buen-soldado-svejk.html">http://cuadernodelectura.blogspot.com/2010/11/las-aventuras-del-buen-soldado-svejk.html</a><br>
<br>
<br>
ohar garrantzitsua:<br>
mezu hau inork ez beza intentzio txarrez hartu, umorez betea idazten
baitut.<br>
<div class="moz-signature">-- <br>
<br>
</div>
</body>
</html>