[Librezale] Buber sariei buruzko artikulua (2. bertsioa)
Dani Gutiérrez Porset
jdanitxu a bildua gmail.com
Ast, Abe 15, 15:45:52, CET 2011
+1
El 15/12/2011 14:40, "Ander Elortondo" <ander.elor a bildua gmail.com> escribió:
> +1

> 2011/12/15 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>

>> Aupa,

>> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko aberen 14a
>> 13:57):
>> > Agurrak guztioi:

>> > Denbora aurrera doa eta inork ez du proposatu nuen testua ikutu. Testua
>> > denona egitea nahi nuen baina badirudi nire nahia ez nuela nahi nuen
>> bezain
>> > argi azaldu. Gai hau hilda geratu ez dadin, bidali nuen testuaren
>> bertsio
>> > berri bat prestatu dut:

>> Eskerrik asko testua prestatzen hartutako denboragatik Txopi.

>> > Buber Sariak 2012. Eman diguten sariari uko egiten diogu

>> > Internet&Euskadi
>> elkarteak
>> > antolatzen dituen Buber
>> > sarietako bat eman digutelaz jabetu gara. Sari horri uko
>> egiten

>> s/digutelaz/digutela/

>> > diogu eta gure erabakia ulertua izan dadin, gertatutakoa azaldu
>> > nahi dugu:
>> > 1) Buber sarietan hautagai izateko, aurkeztu beharra dago.
>> Internet&Euskadik
>> > jarritako > > href="
>> http://buber.interneteuskadi.org/web/index.php/cms/eu_ES/reglamento
>> ">araudiaren
>> > arabera, Microsoft DOC jakin bat bete beharra dago eta ezarritako
>> epe
>> > batean helbide zehatz batera igo
>> > 2) Ez ginen aurkeztu. Ez genuen araudian eskatzen den ezer egin.
>> > 3) Antza denez, hautagaiak bozkatzeko aukera egon zen. Eta ondoren
>> > epaimahikideek hautaketa ere egin zuten.

>> s/epaimahikideek/epaimahaikideek/

>> > 4) Guk sari horietarako hautagaiak ginenik jakin gabe jarraitzen genuen
>> eta
>> > are gutxiago finalista bezala hautatuak izan ginenik.
>> > 5) Gure harridurarako, sariak banatu baino 2 egun lehenago sarietako
>> batetan

>> s/batetan/batean/

>> > finalistak ginela esaten zuen e-mail bat jaso genuen. Antzolatzaileek

>> s/Antzolatzaileek/Antolatzaileek/

>> > erakundearen izenean joango ziren pertsonak konfirmatzea eskatzen zuten.
>> > Baita irabazle ateratzekotan saria jasoko zuen pertsonaren izena,
>> kargua eta
>> > telefonoa. Guzti hori astearte arratsalde batetan, bi arratsalde
>> beranduago
>> > Bilbon burutuko zuten ekitaldi baterako.

>> s/batetan/batean/

>> > 6) Ez genuen erantzun. Ez genien joaterik geneukan ala ez esan, eta
>> eskatzen
>> > zizkiguten datuak ere ez genituen bidali. Alderantziz, beste arrazoi
>> > batzuren artean seriotasun falta nabarmena zela eta, gure hautagaitzari
>> uko

>> s/batzuren/batzuen/

>> > egitea edo ez, irabazle suertatzekotan sariari uko egin edo ez
>> pentsatzen
>> > hasi ginen. Baina hain ordu gutxi izanik, gurea bezalako talde ireki eta
>> > horizontal batetan, erabaki bat adosteko betarik ez genuen izan.

>> s/batetan/batean/

>> > 7) Sarietara ez aurkeztu arren, gure alde bozkatu ez arren eta eskatzen
>> > ziguten ezertxo ere ez egin arren "Software librea ondoen sustatzen duen
>> > weba" sariaren irabazleak atera ginen.
>> > 8) Sari horretara benetan aurkeztu ziren beste batzuk alboratuak izan
>> zirela
>> > ulertzen dugu.
>> > 9) Ekitaldia burutu zenetik 14 egun igaro dira eta oraindik inork ez
>> digu
>> > irabazle izan ginenik jakinarazi.

>> > Gure uste apalean, sari hauek ez dira gutxieneko sinesgarritasun
>> > batekin antolatu, erabaki eta banatu. Ulergarria denez,
>> > Internet&Euskadik arauak dauden bezala mantentzen dituen bitartean
>> > behintzat, sariak aurkeztu direnen artean banatu behar zirela
>> > defendatzen dugu, edo dagokion atala irabazlerik gabe utzi.
>> > Gainera, aurkeztu ere ez direnak irabazle ateratzearena lehen aldia ez
>> dela
>> > entzun dugu eta horrek ere asko arduratzen gaitu. Urte bakoitzean Buber
>> > sarietara irabazteko ilusioz aurkeztu direnek, hautaketa zintzo bat
>> merezi
>> > dutela uste dugu.

>> > Bestalde, adierazpen hau egiten ari garen honetan, larriak iruditzen
>> > zaizkigun beste bi gai aipatu nahi ditugu. Alde batetik, sarien
>> > babesle bat (EITB) sarietako baten irabazle izana ("Proiektu
>> > solidarioa" hain zuzen). Egoera hau nola edo hala saihestu behar zen
>> zerbait
>> > iruditzen zaigu.

>> > Beste aldetik, Internet&Euskadiko webguneak euskaldunak zokoratu
>> > egiten dituela salatu nahi dugu. Euskal erakunde batek,
>> gutxienez,
>> > euskarari erdarari ematen dion bezainbesteko garrantzia eman behar diola
>> > uste dugu; herritarrei begira burututako jardueretan behintzat, inolako
>> > zalantzarik gabe. Are gehiago Internet&Euskadik berak bere helburuetako
>> bat
>> > > > href="
>> http://www.interneteuskadi.org/es/menu,internet--euskadi/menu,objetivos/menu,vision/
>> ">"IKTetan
>> > euskararen erabilera sustatzea" dela dioenean eta bere baloretako
>> bat > > href="
>> http://www.interneteuskadi.org/es/menu,internet--euskadi/menu,objetivos/menu,valores/
>> ">"Interneten
>> > euskararen erabilera sustatzea eta defendatzea" dela dioenean. Buber
>> > Sarien banatze-jaia horrelako handitasunez antolatzen duen bitartean
>> (gala
>> > moduko zeremonia bat egin zen, musikari desberdinak eta pintxoak barne),
>> > onartezina iruditzen zaigu Internet&Euskadik oraindik bere webgunea
>> euskaraz
>> > ez izatea.

>> > Sari horien inguruan adierazpen hauek egin arren, Librezaleko partaideok
>> > argi utzi nahi dugu ez gaudela Buber sari batzuren aurka, ezta euskal

>> s/batzuren/batzuen/

>> > esparruan teknologia berriak sustatzeko sarien aurka ere; gutxiengo
>> kalitate
>> > bat betetzen duten bitartean behintzat.

>> > Erabaki hau erantzukizunez hartu dugu eta gure arrazoien sakontasuna
>> > ulertuko denaren esperantzarekin agurtzen gara. Adierazpen hau
>> > Internet&Euskadi elkartera ere bidali dugu jakinean egon daitezen.

>> > Eskerrik asko eta goraintziak aurtengo Buber sarietan ibili zaretenoi
>> > (antolatzaileak, epaimahaikideak, sari banatzaileak, sarituak eta
>> sarituak
>> > izan ez zaretenak), batzuk ezagunak eta lagunak bait zaituztegu. Horrek

>> s/bait zaituztegu/baitzaituztegu/

>> > erabaki hau hartzea asko zaildu digu, baina hala ere, mezu hau
>> gizarteratzea
>> > zuzenena zela iruditzen zaigula ulertuko duzuelakoan gaude. Agurrak
>> guztioi,

>> > Librezale taldeko asanblada.

>> > Ikus daitekeenez, aldaketa gutxi egin ditut:
>> > - Ibai Oihangurenek aipatu zituen zuzenketa ortografiko biak egin
>> ditut.
>> > - I&E-k euskarari ematen dion garrantziari dagokionez, batek baino
>> > gehiagok proposatu zenuten bezala, testuan horren inguruko kritika bat
>> > gehitu dut.
>> > - Esaldi batzuk letra lodiz nabarmendu ditut (strong etiketen artean
>> > dauden zatiak).

>> > Inor kontra agertzen ez bada, bihar arratsaldean (osteguna), testua
>> e-mailez
>> > bidaltzeaz gain, gure blogean argitaratzea proposatzen dut.
>> Euskararekiko
>> > aipamen bat gehitzea eskatu zenutenon baten batek bertsio honen onespena
>> > ematea eskertuko nizueke, edo bestela testua nola egituratu ahalik
>> zehatzen
>> > proposatzea.

>> > Patxi, zure azken mezuan iritzi nahiko kritikoa agertu zenuenez, azkenik
>> > Librezale bezala testu hau argitaratzearen aldekoa zaren ala ez argitzea
>> > gustatuko litzaidake. Bereziki zure onarpena izatea nahiko nuke edo
>> beste
>> > adierazpen desberdin bat edo prestatzen ari zaren jakitea.

>> > Guztioi: Testu hau argitaratzearen alde zaude? Eman zure iritzia
>> mesedez!

>> Bai, eta bide batez, medio tradizionaletara bidaltzearen aldekoa era
>> banaiz.

>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111215/70e6f216/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago