[Librezale] Buber sariei buruzko artikulua (2. bertsioa)

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Ast, Abe 15, 14:39:45, CET 2011

+1

2011/12/15 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>

> Aupa,

> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko aberen 14a
> 13:57):
> > Agurrak guztioi:

> > Denbora aurrera doa eta inork ez du proposatu nuen testua ikutu. Testua
> > denona egitea nahi nuen baina badirudi nire nahia ez nuela nahi nuen
> bezain
> > argi azaldu. Gai hau hilda geratu ez dadin, bidali nuen testuaren bertsio
> > berri bat prestatu dut:

> Eskerrik asko testua prestatzen hartutako denboragatik Txopi.

> > Buber Sariak 2012. Eman diguten sariari uko egiten diogu

> > Internet&Euskadi
> elkarteak
> > antolatzen dituen Buber
> > sarietako bat eman digutelaz jabetu gara. Sari horri uko
> egiten

> s/digutelaz/digutela/

> > diogu eta gure erabakia ulertua izan dadin, gertatutakoa azaldu
> > nahi dugu:
> > 1) Buber sarietan hautagai izateko, aurkeztu beharra dago.
> Internet&Euskadik
> > jarritako  > href="
> http://buber.interneteuskadi.org/web/index.php/cms/eu_ES/reglamento
> ">araudiaren
> > arabera, Microsoft DOC jakin bat bete beharra dago eta ezarritako epe
> > batean helbide zehatz batera igo
> > 2) Ez ginen aurkeztu. Ez genuen araudian eskatzen den ezer egin.
> > 3) Antza denez, hautagaiak bozkatzeko aukera egon zen. Eta ondoren
> > epaimahikideek hautaketa ere egin zuten.

> s/epaimahikideek/epaimahaikideek/

> > 4) Guk sari horietarako hautagaiak ginenik jakin gabe jarraitzen genuen
> eta
> > are gutxiago finalista bezala hautatuak izan ginenik.
> > 5) Gure harridurarako, sariak banatu baino 2 egun lehenago sarietako
> batetan

> s/batetan/batean/

> > finalistak ginela esaten zuen e-mail bat jaso genuen. Antzolatzaileek

> s/Antzolatzaileek/Antolatzaileek/

> > erakundearen izenean joango ziren pertsonak konfirmatzea eskatzen zuten.
> > Baita irabazle ateratzekotan saria jasoko zuen pertsonaren izena, kargua
> eta
> > telefonoa. Guzti hori astearte arratsalde batetan, bi arratsalde
> beranduago
> > Bilbon burutuko zuten ekitaldi baterako.

> s/batetan/batean/

> > 6) Ez genuen erantzun. Ez genien joaterik geneukan ala ez esan, eta
> eskatzen
> > zizkiguten datuak ere ez genituen bidali. Alderantziz, beste arrazoi
> > batzuren artean seriotasun falta nabarmena zela eta, gure hautagaitzari
> uko

> s/batzuren/batzuen/

> > egitea edo ez, irabazle suertatzekotan sariari uko egin edo ez pentsatzen
> > hasi ginen. Baina hain ordu gutxi izanik, gurea bezalako talde ireki eta
> > horizontal batetan, erabaki bat adosteko betarik ez genuen izan.

> s/batetan/batean/

> > 7) Sarietara ez aurkeztu arren, gure alde bozkatu ez arren eta eskatzen
> > ziguten ezertxo ere ez egin arren "Software librea ondoen sustatzen duen
> > weba" sariaren irabazleak atera ginen.
> > 8) Sari horretara benetan aurkeztu ziren beste batzuk alboratuak izan
> zirela
> > ulertzen dugu.
> > 9) Ekitaldia burutu zenetik 14 egun igaro dira eta oraindik inork ez digu
> > irabazle izan ginenik jakinarazi.

> > Gure uste apalean, sari hauek ez dira gutxieneko sinesgarritasun
> > batekin antolatu, erabaki eta banatu. Ulergarria denez,
> > Internet&Euskadik arauak dauden bezala mantentzen dituen bitartean
> > behintzat, sariak aurkeztu direnen artean banatu behar zirela
> > defendatzen dugu, edo dagokion atala irabazlerik gabe utzi.
> > Gainera, aurkeztu ere ez direnak irabazle ateratzearena lehen aldia ez
> dela
> > entzun dugu eta horrek ere asko arduratzen gaitu. Urte bakoitzean Buber
> > sarietara irabazteko ilusioz aurkeztu direnek, hautaketa zintzo bat
> merezi
> > dutela uste dugu.

> > Bestalde, adierazpen hau egiten ari garen honetan, larriak iruditzen
> > zaizkigun beste bi gai aipatu nahi ditugu. Alde batetik, sarien
> > babesle bat (EITB) sarietako baten irabazle izana ("Proiektu
> > solidarioa" hain zuzen). Egoera hau nola edo hala saihestu behar zen
> zerbait
> > iruditzen zaigu.

> > Beste aldetik, Internet&Euskadiko webguneak euskaldunak zokoratu
> > egiten dituela salatu nahi dugu. Euskal erakunde batek,
> gutxienez,
> > euskarari erdarari ematen dion bezainbesteko garrantzia eman behar diola
> > uste dugu; herritarrei begira burututako jardueretan behintzat, inolako
> > zalantzarik gabe. Are gehiago Internet&Euskadik berak bere helburuetako
> bat
> >  > href="
> http://www.interneteuskadi.org/es/menu,internet--euskadi/menu,objetivos/menu,vision/
> ">"IKTetan
> > euskararen erabilera sustatzea" dela dioenean eta bere baloretako
> bat  > href="
> http://www.interneteuskadi.org/es/menu,internet--euskadi/menu,objetivos/menu,valores/
> ">"Interneten
> > euskararen erabilera sustatzea eta defendatzea" dela dioenean. Buber
> > Sarien banatze-jaia horrelako handitasunez antolatzen duen bitartean
> (gala
> > moduko zeremonia bat egin zen, musikari desberdinak eta pintxoak barne),
> > onartezina iruditzen zaigu Internet&Euskadik oraindik bere webgunea
> euskaraz
> > ez izatea.

> > Sari horien inguruan adierazpen hauek egin arren, Librezaleko partaideok
> > argi utzi nahi dugu ez gaudela Buber sari batzuren aurka, ezta euskal

> s/batzuren/batzuen/

> > esparruan teknologia berriak sustatzeko sarien aurka ere; gutxiengo
> kalitate
> > bat betetzen duten bitartean behintzat.

> > Erabaki hau erantzukizunez hartu dugu eta gure arrazoien sakontasuna
> > ulertuko denaren esperantzarekin agurtzen gara. Adierazpen hau
> > Internet&Euskadi elkartera ere bidali dugu jakinean egon daitezen.

> > Eskerrik asko eta goraintziak aurtengo Buber sarietan ibili zaretenoi
> > (antolatzaileak, epaimahaikideak, sari banatzaileak, sarituak eta
> sarituak
> > izan ez zaretenak), batzuk ezagunak eta lagunak bait zaituztegu. Horrek

> s/bait zaituztegu/baitzaituztegu/

> > erabaki hau hartzea asko zaildu digu, baina hala ere, mezu hau
> gizarteratzea
> > zuzenena zela iruditzen zaigula ulertuko duzuelakoan gaude. Agurrak
> guztioi,

> > Librezale taldeko asanblada.

> > Ikus daitekeenez, aldaketa gutxi egin ditut:
> >   - Ibai Oihangurenek aipatu zituen zuzenketa ortografiko biak egin
> ditut.
> >   - I&E-k euskarari ematen dion garrantziari dagokionez, batek baino
> > gehiagok proposatu zenuten bezala, testuan horren inguruko kritika bat
> > gehitu dut.
> >   - Esaldi batzuk letra lodiz nabarmendu ditut (strong etiketen artean
> > dauden zatiak).

> > Inor kontra agertzen ez bada, bihar arratsaldean (osteguna), testua
> e-mailez
> > bidaltzeaz gain, gure blogean argitaratzea proposatzen dut. Euskararekiko
> > aipamen bat gehitzea eskatu zenutenon baten batek bertsio honen onespena
> > ematea eskertuko nizueke, edo bestela testua nola egituratu ahalik
> zehatzen
> > proposatzea.

> > Patxi, zure azken mezuan iritzi nahiko kritikoa agertu zenuenez, azkenik
> > Librezale bezala testu hau argitaratzearen aldekoa zaren ala ez argitzea
> > gustatuko litzaidake. Bereziki zure onarpena izatea nahiko nuke edo beste
> > adierazpen desberdin bat edo prestatzen ari zaren jakitea.

> > Guztioi: Testu hau argitaratzearen alde zaude? Eman zure iritzia mesedez!

> Bai, eta bide batez, medio tradizionaletara bidaltzearen aldekoa era
> banaiz.

> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111215/11270431/attachment-0001.html>

Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago