[Librezale] Buber sariei buruzko artikulua (2. bertsioa)

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Abe 15, 12:44:53, CET 2011

Aupa,

Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko aberen 14a 13:57):
> Agurrak guztioi:

> Denbora aurrera doa eta inork ez du proposatu nuen testua ikutu. Testua
> denona egitea nahi nuen baina badirudi nire nahia ez nuela nahi nuen bezain
> argi azaldu. Gai hau hilda geratu ez dadin, bidali nuen testuaren bertsio
> berri bat prestatu dut:

Eskerrik asko testua prestatzen hartutako denboragatik Txopi.

> Buber Sariak 2012. Eman diguten sariari uko egiten diogu

> Internet&Euskadi elkarteak
> antolatzen dituen Buber
> sarietako bat eman digutelaz jabetu gara. Sari horri uko egiten

s/digutelaz/digutela/

> diogu eta gure erabakia ulertua izan dadin, gertatutakoa azaldu
> nahi dugu:
> 1) Buber sarietan hautagai izateko, aurkeztu beharra dago. Internet&Euskadik
> jarritako  href="http://buber.interneteuskadi.org/web/index.php/cms/eu_ES/reglamento">araudiaren
> arabera, Microsoft DOC jakin bat bete beharra dago eta ezarritako epe
> batean helbide zehatz batera igo
> 2) Ez ginen aurkeztu. Ez genuen araudian eskatzen den ezer egin.
> 3) Antza denez, hautagaiak bozkatzeko aukera egon zen. Eta ondoren
> epaimahikideek hautaketa ere egin zuten.

s/epaimahikideek/epaimahaikideek/

> 4) Guk sari horietarako hautagaiak ginenik jakin gabe jarraitzen genuen eta
> are gutxiago finalista bezala hautatuak izan ginenik.
> 5) Gure harridurarako, sariak banatu baino 2 egun lehenago sarietako batetan

s/batetan/batean/

> finalistak ginela esaten zuen e-mail bat jaso genuen. Antzolatzaileek

s/Antzolatzaileek/Antolatzaileek/

> erakundearen izenean joango ziren pertsonak konfirmatzea eskatzen zuten.
> Baita irabazle ateratzekotan saria jasoko zuen pertsonaren izena, kargua eta
> telefonoa. Guzti hori astearte arratsalde batetan, bi arratsalde beranduago
> Bilbon burutuko zuten ekitaldi baterako.

s/batetan/batean/

> 6) Ez genuen erantzun. Ez genien joaterik geneukan ala ez esan, eta eskatzen
> zizkiguten datuak ere ez genituen bidali. Alderantziz, beste arrazoi
> batzuren artean seriotasun falta nabarmena zela eta, gure hautagaitzari uko

s/batzuren/batzuen/

> egitea edo ez, irabazle suertatzekotan sariari uko egin edo ez pentsatzen
> hasi ginen. Baina hain ordu gutxi izanik, gurea bezalako talde ireki eta
> horizontal batetan, erabaki bat adosteko betarik ez genuen izan.

s/batetan/batean/

> 7) Sarietara ez aurkeztu arren, gure alde bozkatu ez arren eta eskatzen
> ziguten ezertxo ere ez egin arren "Software librea ondoen sustatzen duen
> weba" sariaren irabazleak atera ginen.
> 8) Sari horretara benetan aurkeztu ziren beste batzuk alboratuak izan zirela
> ulertzen dugu.
> 9) Ekitaldia burutu zenetik 14 egun igaro dira eta oraindik inork ez digu
> irabazle izan ginenik jakinarazi.

> Gure uste apalean, sari hauek ez dira gutxieneko sinesgarritasun
> batekin antolatu, erabaki eta banatu. Ulergarria denez,
> Internet&Euskadik arauak dauden bezala mantentzen dituen bitartean
> behintzat, sariak aurkeztu direnen artean banatu behar zirela
> defendatzen dugu, edo dagokion atala irabazlerik gabe utzi.
> Gainera, aurkeztu ere ez direnak irabazle ateratzearena lehen aldia ez dela
> entzun dugu eta horrek ere asko arduratzen gaitu. Urte bakoitzean Buber
> sarietara irabazteko ilusioz aurkeztu direnek, hautaketa zintzo bat merezi
> dutela uste dugu.

> Bestalde, adierazpen hau egiten ari garen honetan, larriak iruditzen
> zaizkigun beste bi gai aipatu nahi ditugu. Alde batetik, sarien
> babesle bat (EITB) sarietako baten irabazle izana ("Proiektu
> solidarioa" hain zuzen). Egoera hau nola edo hala saihestu behar zen zerbait
> iruditzen zaigu.

> Beste aldetik, Internet&Euskadiko webguneak euskaldunak zokoratu
> egiten dituela salatu nahi dugu. Euskal erakunde batek, gutxienez,
> euskarari erdarari ematen dion bezainbesteko garrantzia eman behar diola
> uste dugu; herritarrei begira burututako jardueretan behintzat, inolako
> zalantzarik gabe. Are gehiago Internet&Euskadik berak bere helburuetako bat
>  href="http://www.interneteuskadi.org/es/menu,internet--euskadi/menu,objetivos/menu,vision/">"IKTetan
> euskararen erabilera sustatzea" dela dioenean eta bere baloretako bat  href="http://www.interneteuskadi.org/es/menu,internet--euskadi/menu,objetivos/menu,valores/">"Interneten
> euskararen erabilera sustatzea eta defendatzea" dela dioenean. Buber
> Sarien banatze-jaia horrelako handitasunez antolatzen duen bitartean (gala
> moduko zeremonia bat egin zen, musikari desberdinak eta pintxoak barne),
> onartezina iruditzen zaigu Internet&Euskadik oraindik bere webgunea euskaraz
> ez izatea.

> Sari horien inguruan adierazpen hauek egin arren, Librezaleko partaideok
> argi utzi nahi dugu ez gaudela Buber sari batzuren aurka, ezta euskal

s/batzuren/batzuen/

> esparruan teknologia berriak sustatzeko sarien aurka ere; gutxiengo kalitate
> bat betetzen duten bitartean behintzat.

> Erabaki hau erantzukizunez hartu dugu eta gure arrazoien sakontasuna
> ulertuko denaren esperantzarekin agurtzen gara. Adierazpen hau
> Internet&Euskadi elkartera ere bidali dugu jakinean egon daitezen.

> Eskerrik asko eta goraintziak aurtengo Buber sarietan ibili zaretenoi
> (antolatzaileak, epaimahaikideak, sari banatzaileak, sarituak eta sarituak
> izan ez zaretenak), batzuk ezagunak eta lagunak bait zaituztegu. Horrek

s/bait zaituztegu/baitzaituztegu/

> erabaki hau hartzea asko zaildu digu, baina hala ere, mezu hau gizarteratzea
> zuzenena zela iruditzen zaigula ulertuko duzuelakoan gaude. Agurrak guztioi,

> Librezale taldeko asanblada.

> Ikus daitekeenez, aldaketa gutxi egin ditut:
>   - Ibai Oihangurenek aipatu zituen zuzenketa ortografiko biak egin ditut.
>   - I&E-k euskarari ematen dion garrantziari dagokionez, batek baino
> gehiagok proposatu zenuten bezala, testuan horren inguruko kritika bat
> gehitu dut.
>   - Esaldi batzuk letra lodiz nabarmendu ditut (strong etiketen artean
> dauden zatiak).

> Inor kontra agertzen ez bada, bihar arratsaldean (osteguna), testua e-mailez
> bidaltzeaz gain, gure blogean argitaratzea proposatzen dut. Euskararekiko
> aipamen bat gehitzea eskatu zenutenon baten batek bertsio honen onespena
> ematea eskertuko nizueke, edo bestela testua nola egituratu ahalik zehatzen
> proposatzea.

> Patxi, zure azken mezuan iritzi nahiko kritikoa agertu zenuenez, azkenik
> Librezale bezala testu hau argitaratzearen aldekoa zaren ala ez argitzea
> gustatuko litzaidake. Bereziki zure onarpena izatea nahiko nuke edo beste
> adierazpen desberdin bat edo prestatzen ari zaren jakitea.

> Guztioi: Testu hau argitaratzearen alde zaude? Eman zure iritzia mesedez!

Bai, eta bide batez, medio tradizionaletara bidaltzearen aldekoa era banaiz.

Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago