[Librezale] Buber sariei buruzko artikulua (2. bertsioa)
ibai a bildua oihanguren.com
ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Abe 14, 14:49:10, CET 2011
Ni ere argitaratzearen alde.
Bide batez milesker testua idazten hartutako lanagatik Txopi ;)
> ni txopi oso demokratikoa naiz.
> tonoa ez zait gehiegi gustatu, baina gehiengoaren irizpideekin bat egiten
> dut,
> eta oso pozik gainera
> librezale denagatik maite dut
> sari hau agian ez, baina librezale sari hau baino gehiago da niretzat
> egunero erabiltzen ditudan tresnak erabiltzeko aukera emateagatik
> auzolanaren kultura digitala da librezale niretzat, euskalduna eta librea.
> eta hori, asko da.
> pozarren jarraitzen dut zerrenda hau, eta pozik egiten diren ekimen
> guztiekin
> batez ere, egiten direlako.
> ptx
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko aberen 14a
> 13:57):
>> Agurrak guztioi:
>> Denbora aurrera doa eta inork ez du proposatu nuen testua ikutu. Testua
>> denona egitea nahi nuen baina badirudi nire nahia ez nuela nahi nuen
>> bezain
>> argi azaldu. Gai hau hilda geratu ez dadin, bidali nuen testuaren
>> bertsio
>> berri bat prestatu dut:
>> Buber Sariak 2012. Eman diguten sariari uko egiten diogu
>> > href="http://www.**interneteuskadi.org/eu/<http://www.interneteuskadi.org/eu/>
>> ">**Buber sarietako bat eman digutelaz jabetu gara. Sari
>> horri uko egiten diogu eta gure erabakia ulertua izan dadin,
>> gertatutakoa azaldu nahi dugu:
>> 1) Buber sarietan hautagai izateko, aurkeztu beharra dago.
>> ">**araudiaren arabera, Microsoft DOC jakin bat bete beharra dago
>> eta
>> ezarritako epe batean helbide zehatz batera igo
>> 2) Ez ginen aurkeztu. Ez genuen araudian eskatzen den ezer egin.
>> 3) Antza denez, hautagaiak bozkatzeko aukera egon zen. Eta ondoren
>> epaimahikideek hautaketa ere egin zuten.
>> 4) Guk sari horietarako hautagaiak ginenik jakin gabe jarraitzen genuen
>> eta are gutxiago finalista bezala hautatuak izan ginenik.
>> 5) Gure harridurarako, sariak banatu baino 2 egun lehenago sarietako
>> batetan finalistak ginela esaten zuen e-mail bat jaso genuen.
>> Antzolatzaileek erakundearen izenean joango ziren pertsonak konfirmatzea
>> eskatzen zuten. Baita irabazle ateratzekotan saria jasoko zuen
>> pertsonaren
>> izena, kargua eta telefonoa. Guzti hori astearte arratsalde batetan, bi
>> arratsalde beranduago Bilbon burutuko zuten ekitaldi baterako.
>> 6) Ez genuen erantzun. Ez genien joaterik geneukan ala ez esan, eta
>> eskatzen zizkiguten datuak ere ez genituen bidali. Alderantziz, beste
>> arrazoi batzuren artean seriotasun falta nabarmena zela eta, gure
>> hautagaitzari uko egitea edo ez, irabazle suertatzekotan sariari uko
>> egin
>> edo ez pentsatzen hasi ginen. Baina hain ordu gutxi izanik, gurea
>> bezalako
>> talde ireki eta horizontal batetan, erabaki bat adosteko betarik ez
>> genuen
>> izan.
>> 7) Sarietara ez aurkeztu arren, gure alde bozkatu ez arren eta eskatzen
>> ziguten ezertxo ere ez egin arren "Software librea ondoen sustatzen duen
>> weba" sariaren irabazleak atera ginen.
>> 8) Sari horretara benetan aurkeztu ziren beste batzuk alboratuak izan
>> zirela ulertzen dugu.
>> 9) Ekitaldia burutu zenetik 14 egun igaro dira eta oraindik inork ez
>> digu
>> irabazle izan ginenik jakinarazi.
>> Gure uste apalean, sari hauek ez dira gutxieneko sinesgarritasun
>> batekin antolatu, erabaki eta banatu. Ulergarria denez,
>> Internet&Euskadik arauak dauden bezala mantentzen dituen bitartean
>> behintzat, sariak aurkeztu direnen artean banatu behar zirela
>> defendatzen dugu, edo dagokion atala irabazlerik gabe utzi.
>> Gainera, aurkeztu ere ez direnak irabazle ateratzearena lehen aldia ez
>> dela
>> entzun dugu eta horrek ere asko arduratzen gaitu. Urte bakoitzean Buber
>> sarietara irabazteko ilusioz aurkeztu direnek, hautaketa zintzo bat
>> merezi
>> dutela uste dugu.
>> Bestalde, adierazpen hau egiten ari garen honetan, larriak iruditzen
>> zaizkigun beste bi gai aipatu nahi ditugu. Alde batetik, sarien
>> babesle bat (EITB) sarietako baten irabazle izana ("Proiektu
>> solidarioa" hain zuzen). Egoera hau nola edo hala saihestu behar zen
>> zerbait iruditzen zaigu.
>> Beste aldetik, Internet&Euskadiko webguneak euskaldunak zokoratu
>> egiten dituela salatu nahi dugu. Euskal erakunde batek,
>> gutxienez,
>> euskarari erdarari ematen dion bezainbesteko garrantzia eman behar diola
>> uste dugu; herritarrei begira burututako jardueretan behintzat, inolako
>> zalantzarik gabe. Are gehiago Internet&Euskadik berak bere helburuetako
>> bat
>> ">"**IKTetan euskararen erabilera sustatzea" dela dioenean eta bere
>> ">"**Interneten euskararen erabilera sustatzea eta defendatzea" dela
>> dioenean. Buber Sarien banatze-jaia horrelako handitasunez antolatzen
>> duen
>> bitartean (gala moduko zeremonia bat egin zen, musikari desberdinak eta
>> pintxoak barne), onartezina iruditzen zaigu Internet&Euskadik oraindik
>> bere
>> webgunea euskaraz ez izatea.
>> Sari horien inguruan adierazpen hauek egin arren, Librezaleko partaideok
>> argi utzi nahi dugu ez gaudela Buber sari batzuren aurka, ezta euskal
>> esparruan teknologia berriak sustatzeko sarien aurka ere; gutxiengo
>> kalitate bat betetzen duten bitartean behintzat.
>> Erabaki hau erantzukizunez hartu dugu eta gure arrazoien sakontasuna
>> ulertuko denaren esperantzarekin agurtzen gara. Adierazpen hau
>> Internet&Euskadi elkartera ere bidali dugu jakinean egon daitezen.
>> Eskerrik asko eta goraintziak aurtengo Buber sarietan ibili zaretenoi
>> (antolatzaileak, epaimahaikideak, sari banatzaileak, sarituak eta
>> sarituak
>> izan ez zaretenak), batzuk ezagunak eta lagunak bait zaituztegu. Horrek
>> erabaki hau hartzea asko zaildu digu, baina hala ere, mezu hau
>> gizarteratzea zuzenena zela iruditzen zaigula ulertuko duzuelakoan
>> gaude.
>> Agurrak guztioi,
>> Librezale taldeko asanblada.
>> Ikus daitekeenez, aldaketa gutxi egin ditut:
>> - Ibai Oihangurenek aipatu zituen zuzenketa ortografiko biak egin
>> ditut.
>> - I&E-k euskarari ematen dion garrantziari dagokionez, batek baino
>> gehiagok proposatu zenuten bezala, testuan horren inguruko kritika bat
>> gehitu dut.
>> - Esaldi batzuk letra lodiz nabarmendu ditut (strong etiketen artean
>> dauden zatiak).
>> Inor kontra agertzen ez bada, bihar arratsaldean (osteguna), testua
>> e-mailez bidaltzeaz gain, gure blogean argitaratzea proposatzen dut.
>> Euskararekiko aipamen bat gehitzea eskatu zenutenon baten batek bertsio
>> honen onespena ematea eskertuko nizueke, edo bestela testua nola
>> egituratu
>> ahalik zehatzen proposatzea.
>> Patxi, zure azken mezuan iritzi nahiko kritikoa agertu zenuenez, azkenik
>> Librezale bezala testu hau argitaratzearen aldekoa zaren ala ez argitzea
>> gustatuko litzaidake. Bereziki zure onarpena izatea nahiko nuke edo
>> beste
>> adierazpen desberdin bat edo prestatzen ari zaren jakitea.
>> Guztioi: Testu hau argitaratzearen alde zaude? Eman zure iritzia
>> mesedez!
>> Goraintziak,
>> Txopi.
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
> *patxi gaztelumendi*
> www.gaztelumendi.org
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago