[Librezale] Buber sariei buruzko artikulua

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Iga, Abe 11, 13:45:18, CET 2011


+1
El 09/12/2011 20:27, <ibai a bildua oihanguren.com> escribió:

> Arratsalde on,
>
> Niri Txopiren proposamena gustatu zait, baina euskararen gaineko puntu bat
> gehituko nuke, gutxi gora-behera azalduz euskal erakunde batek euskarari
> gaztelerari ematen dion maila bera gutxienez ez ematea salagarria dela,
> webgunearen adibidea jarriz, eta Librezalekoontzat jarrera hori
> arbuiagarria dela.
>
> Bestela ez nintzake gehiago kritikatzen sartuko, hain zuzen ere ez
> dudalako uste sari bat jasotzeko sari-emailearekin guztiz bat egin behar
> denik. Eta batez ere dirudienez elkartearen norabide aldaketa gauzatzen
> ari delako, beraz kritikoegi izateak ez luke asko lagunduko.
>
>
> > or., 2011.eko aberen 09a 12:49(e)an, patxi gaztelumendi(e)k idatzi zuen:
> >> Niri oso light iruditzen zait.
> >> Ez du ezer ikustekorik... hau guztia planteatzeko orduan Txopik erabili
> >> zuen tonua eta epikarekin.
> >
> > Nire tonu aldaketa azaldu nuen. Nire inguruan I&E-rekin gatazka bat egon
> > zenean elkartea zuzentzen zutenak jada elkartean ez daudela dirudiela
> > (nolabaiteko errelebo bat egon dela) eta hasera baten oker egon
> > litezkeen suposaketa batzuk egin nituela (NoSoloUnix hautagai aurkeztu
> > ez zela adibidez).
> >
> > Testua light-egia atera zitzaidala. Izan daiteke, baina zirriborro bat
> > besterik ez da. Aldatu mesedez nahi duzun guztia edo nahiago baduzu
> > idatzi zuk beste testu bat eta behar izanez gero moldatzen joango gara.
> >
> >>
> >> Dena dela... sari hau desastre bat dela ere ez dugu esaten
> >> Euskarari ez zaio aipamenik egiten
> >
> > I&E elkarteko esteka webguneko euskarazko bertsiora zuzendu nuen, esteka
> > zabaltzen duen orok webguneko euskarazko bertsioa egin gabe dagoela ikus
> > dezan. Baina kritika argiagoa egin daiteke, noski. Aurrera testuaren
> > ekarpen zehatzekin.
> >
> > Euskararen inguruan kritika batzuk bururatzen zaizkit baina ez nituen
> > sartu. Hala ere, kontutan izan sari hauetara zazpi herrialdetatik
> > aurkeztu daitekela, guri bidali zidaten mezua elebiduna zela, sarietako
> > aurkezleak lan elebidun fina egin zuela (nire ustez behintzat) eta
> > hirutan euskaraz hitz egin zutela hizlariek (I&Eko presidenteak birritan
> > eta ohorezko sarituak behin). Orokorrean nik ez dut nahikoa ikusten,
> > baina Buber Sariei dagokionez euskararen erabilerak zero nabarmen bat
> > ere merezi ez duelakoan nago.
> >
> > Formatu libreei dagokionez, hautagai aurkezteko Microsoft DOC bat bete
> > behar izatea txarto iruditzen zait. Gero barruan, RTF edo PDF bezala
> > bidali daitekela dio (erdaraz), baina ODT bat deskargagarri jarri
> > beharko litzatekela uste dut. Ziur nago besteok ere berdintsu pentsatzen
> > duzuela, baina testuan hori nola aipatu ez nuen jakin.
> >
> > Software libreari dagokionez, I&E elkarteak ez du horren inguruan
> > aipamenik ere egiten. Pasa den ostegunean hala ere, presidenteak
> > software librea elkartearen oinarrietako bat bezala aipatu zuen
> > birritan. Elkarteak "neutraltasun teknologikoa" aipatzen du bere
> > baloreen artean, eta kontzeptu hori software jabeduna eta software
> > librearen bitartean erdiko posizio batetan egotea bezala ulertzen dutela
> > susmatzen dut. Hori ere ez zait bat ere egokia iruditzen, baina esan
> > bezala, partez suposaketak dira hauek. Testu serio baten gai hau nola
> > txertatu ez nuen jakin.
> >
> > Baina ez dut jarraituko. Ander Elortondok esan duen bezala, I&E bera eta
> > sariak plano desberdinetan tratatu behar ditugulakoan nago. Nire ustez,
> > sariari uko txikikeriengatik egin diogula aurpegiratu ez diezaguten,
> > argumentu argiak eta pisudunak erabili behar ditugu. Buber Sariak
> > teknologia berrien inguruko sariak dira, ez daude software librearen
> > esparru zehatzera zuzenduak (eta I&E bera ere ez). Ezta euskarara ere.
> > Gu bai, gaina Buber sariak ez eta hori ulertu eta onartu behar
> > dugulakoan nago.
> >
> > Guzti hori argi dugun heinean, betoz kritika gogorragoak eta ahalik
> > ondoen argudiatuak.
> >
> >>
> >> eta librezale zer den, lau hitzetan bederen azaldu beharko litzateke.
> >>
> >> politikoki zuzenegia iruditzen zait....
> >>
> >> ez digutela abisatu da kritika bakarra....
> >
> > Kritika ez da hori bakarrik. Beraiek ezarritako arauak betetzen ez
> > dituzten froga bat da, ganorarik ez dutela, jendeari iruzur egin diotela
> > (ez aurten bakarrik, baizik eta ziurrenik aurreko edizioetan ere),
> > gutxiengo kalitaterik betetzen ez duten zalaketa. Formak mantenduz
> > nahiko kritika gogorra egiten dela iruditzen zait. Baina tonua gogortu
> > daiteke, noski. Eta kritika gehiago sartu. Aurrera mesedez...
> >
> >>
> >> ez nuke flame bat osatu nahi... baina gure burua oso ahul ikusten dut,
> >> egia
> >> esan.
> >> erreakzionatzeko indarrik gabe edo....
> >>
> >> ez dakit
> >
> > Nik ez dut gure aldetik ahultasunik ikusten. Agian, zerbait txarra
> > esatearren, guztiok ditugun ikuspuntu ezberdinak adosteko zailtasuna
> > aipatuko nuke. Batzuk sarietan bonbazo bat eman nahi zuten, beste batzuk
> > berriz hautagaitzari uko egin. Ez ginen adostasun batera heltzeko gai
> > izan eta ez genuen talde bezala sarien aurretik ezer egin.
> >
> > Orain sarien osteko garaian gaude. Argitaratuko dugun testuaren tonua
> > eta edukiak adosteko esfortzua egin behar dugu. Erreakzionatzeko
> > indarraz gain, erreakzionatzeko lana ere egin behar da. Nahi duenak
> > isilik geratzeko edo besterik gabe bere iritziak botatzeko eskubidea du.
> > Baina talde bezala zerbait egingo badugu, adostasuna bilatzeko bidea
> > jorratuz izango da, kritikak eta aportazioak konbinatuz, proposamenak
> > eginez. Ni horretan ari naiz.
> >
> > Ondo segi,
> >
> > Txopi.
> > _______________________________________________
> > Librezale mailing list
> > Librezale a bildua librezale.org
> > http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> >
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111211/b576d83a/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago