[Librezale] Buber sariei buruzko artikulua
ibai a bildua oihanguren.com
ibai a bildua oihanguren.com
Or, Abe 9, 20:34:38, CET 2011
Ortografiari buruz gauzaren bat ikusi dut zuzentzeko:
*Gure uste apalean, sari hauek ez dira gutxiengo sinesgarritasun batekin
>Gure uste apalean, sari hauek ez dira GUTXIENEKO sinesgarritasun batekin
*(antolatzaileak, epaimahikideak, sari banatzaileak,
>(antolatzaileak, epaimahAikideak, sari banatzaileak,
> Hemen doa nire proposamena:
>
> ==================================================================
> Buber Sariak 2012. Eman diguten sariari uko egiten diogu
> ==================================================================
> <a href="http://www.interneteuskadi.org/eu/">Internet&Euskadi</a>
> elkarteak antolatzen dituen <a
> href="http://buber.interneteuskadi.org/web/">Buber sarietako</a> bat
> eman digutelaz jabetu berri gara. Sari horri uko egiten diogu eta gure
> erabakia ulertua izan dadin, gertatutakoa azaldu nahi dugu:
> 1) Buber sarietan hautagai izateko, aurkeztu beharra dago.
> Internet&Euskadik jarritako <a
> href="http://buber.interneteuskadi.org/web/index.php/cms/eu_ES/reglamento">araudiaren
> arabera</a>, DOC jakin bat bete beharra dago eta ezarritako epe batean
> helbide zehatz batera igorri.
> 2) Ez ginen aurkeztu. Ez genuen araudian eskatzen den ezer egin.
> 3) Antza denez, hautagaiak bozkatzeko aukera egon zen. Eta ondoren
> epaimahikideek hautaketa ere egin zuten.
> 4) Guk sari horietarako hautagaiak ginenik jakin gabe jarraitzen genuen
> eta are gutxiago finalista bezala hautatuak izan ginenik.
> 5) Gure harridurarako, sariak banatu baino 2 egun lehenago sarietako
> batetan finalistak ginela esaten zuen e-mail bat jaso genuen.
> Antzolatzaileek erakundearen izenean joango ziren pertsonak konfirmatzea
> eskatzen zuten. Baita irabazle ateratzekotan saria jasoko zuen
> pertsonaren izena, kargua eta telefonoa. Guzti hori astearte arratsalde
> batetan, bi arratsalde beranduago Bilbon burutuko zuten ekitaldi baterako.
> 6) Ez genuen erantzun. Ez genien joaterik geneukan ala ez esan, eta
> eskatzen zizkiguten datuak ere ez genituen bidali. Alderantziz, beste
> arrazoi batzuren artean seriotasun falta nabarmena zela eta, gure
> hautagaitzari uko egitea edo ez, irabazle suertatzekotan sariari uko
> egin edo ez pentsatzen hasi ginen. Baina hain ordu gutxi izanik, gurea
> bezalako talde ireki eta horizontal batetan, erabaki bat adosteko
> betarik ez genuen izan.
> 7) Sarietara ez aurkeztu arren, gure alde bozkatu ez arren eta eskatzen
> ziguten ezertxo ere ez egin arren "Software librea ondoen sustatzen duen
> weba" sariaren irabazleak atera ginen.
> 8) Sari horretara benetan aurkeztu ziren beste batzuk alboratuak izan
> zirela suposatzen dugu.
> 9) Ekitaldia burutu zenetik XXX egun igaro dira eta oraindik inork ez
> digu irabazle izan ginenik jakinarazi.
>
> Gure uste apalean, sari hauek ez dira gutxiengo sinesgarritasun batekin
> antolatu, erabaki eta banatu. Sarien babesle bat (EITB) sarietako baten
> irabazle izana ("Proiektu solidarioa" hain zuzen) nola edo hala saihestu
> behar zen zerbait iruditzen zaigu. Ulergarria denez, arauak horrela
> dauden bitartean behintzat, sariak, aurkeztu direnen artean banatu behar
> zirela defendatzen dugu, edo dagokion atala irabazlerik gabe utzi.
> Gainera, aurkeztu ere ez direnak irabazle ateratzearena lehen aldia ez
> dela entzun dugu eta horrek ere asko arduratzen gaitu. Urte bakoitzean
> Buber sarietara irabazteko ilusioz aurkeztu direnek, hautaketa zintzo
> bat merezi dutela uste dugu. Horrek, sari hauek duinak bihurtzen
> lagunduko luke inongo ezbairik gabe.
>
> Esandakoak esan arren, Librezaleko partaideok argi utzi nahi dugu ez
> gaudela Buber sari batzuren aurka, ezta euskal esparruan teknologia
> berriak sustatzeko sarien aurka ere; gutxiengo kalitate bat betetzen
> duten bitartean behintzat.
>
> Erabaki hau erantzukizunez hartu dugu eta gure arrazoien sakontasuna
> ulertuko denaren esperantzarekin agurtzen gara. Adierazpen hau
> Internet&Euskadi elkartera ere bidali dugu jakinean egon daitezen.
>
> Eskerrik asko eta goraintziak aurtengo Buber sarietan ibili zaretenoi
> (antolatzaileak, epaimahikideak, sari banatzaileak, sarituak eta
> sarituak izan ez zaretenak), batzuk ezagunak eta lagunak bait
> zaituztegu. Horrek erabaki hau hartzea asko zaildu digu, baina hala ere,
> mezu hau gizarteratzea zuzenena zela iruditzen zaigula ulertuko
> duzuelakoan gaude. Agurrak guztioi,
>
> Librezale taldeko asanblada.
>
> ==================================================================
>
> Lehenik eta behin, errepasatu ortografia eta abar, mesedez :-D
>
> Testu behin adostutakoan, gure blogean argitaratu aurretik, Buber
> sariekin erlazioa duten helbide hauetara bidaltzea proposatzen dut:
> buber a bildua interneteuskadi.org
> inaki a bildua xabide.es
> iebatzordea a bildua interneteuskadi.org
>
> Zuek esa...
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago