+1
Arratsalde on,
Niri Txopiren proposamena gustatu zait, baina euskararen gaineko puntu bat
gehituko nuke, gutxi gora-behera azalduz euskal erakunde batek euskarari
gaztelerari ematen dion maila bera gutxienez ez ematea salagarria dela,
webgunearen adibidea jarriz, eta Librezalekoontzat jarrera hori
arbuiagarria dela.
Bestela ez nintzake gehiago kritikatzen sartuko, hain zuzen ere ez
dudalako uste sari bat jasotzeko sari-emailearekin guztiz bat egin behar
denik. Eta batez ere dirudienez elkartearen norabide aldaketa gauzatzen
ari delako, beraz kritikoegi izateak ez luke asko lagunduko.
> or., 2011.eko aberen 09a 12:49(e)an, patxi gaztelumendi(e)k idatzi zuen:
>> Niri oso light iruditzen zait.
>> Ez du ezer ikustekorik... hau guztia planteatzeko orduan Txopik erabili
>> zuen tonua eta epikarekin.
> Nire tonu aldaketa azaldu nuen. Nire inguruan I&E-rekin gatazka bat egon
> zenean elkartea zuzentzen zutenak jada elkartean ez daudela dirudiela
> (nolabaiteko errelebo bat egon dela) eta hasera baten oker egon
> litezkeen suposaketa batzuk egin nituela (NoSoloUnix hautagai aurkeztu
> ez zela adibidez).
> Testua light-egia atera zitzaidala. Izan daiteke, baina zirriborro bat
> besterik ez da. Aldatu mesedez nahi duzun guztia edo nahiago baduzu
> idatzi zuk beste testu bat eta behar izanez gero moldatzen joango gara.
>> Dena dela... sari hau desastre bat dela ere ez dugu esaten
>> Euskarari ez zaio aipamenik egiten
> I&E elkarteko esteka webguneko euskarazko bertsiora zuzendu nuen, esteka
> zabaltzen duen orok webguneko euskarazko bertsioa egin gabe dagoela ikus
> dezan. Baina kritika argiagoa egin daiteke, noski. Aurrera testuaren
> ekarpen zehatzekin.
> Euskararen inguruan kritika batzuk bururatzen zaizkit baina ez nituen
> sartu. Hala ere, kontutan izan sari hauetara zazpi herrialdetatik
> aurkeztu daitekela, guri bidali zidaten mezua elebiduna zela, sarietako
> aurkezleak lan elebidun fina egin zuela (nire ustez behintzat) eta
> hirutan euskaraz hitz egin zutela hizlariek (I&Eko presidenteak birritan
> eta ohorezko sarituak behin). Orokorrean nik ez dut nahikoa ikusten,
> baina Buber Sariei dagokionez euskararen erabilerak zero nabarmen bat
> ere merezi ez duelakoan nago.
> Formatu libreei dagokionez, hautagai aurkezteko Microsoft DOC bat bete
> behar izatea txarto iruditzen zait. Gero barruan, RTF edo PDF bezala
> bidali daitekela dio (erdaraz), baina ODT bat deskargagarri jarri
> beharko litzatekela uste dut. Ziur nago besteok ere berdintsu pentsatzen
> duzuela, baina testuan hori nola aipatu ez nuen jakin.
> Software libreari dagokionez, I&E elkarteak ez du horren inguruan
> aipamenik ere egiten. Pasa den ostegunean hala ere, presidenteak
> software librea elkartearen oinarrietako bat bezala aipatu zuen
> birritan. Elkarteak "neutraltasun teknologikoa" aipatzen du bere
> baloreen artean, eta kontzeptu hori software jabeduna eta software
> librearen bitartean erdiko posizio batetan egotea bezala ulertzen dutela
> susmatzen dut. Hori ere ez zait bat ere egokia iruditzen, baina esan
> bezala, partez suposaketak dira hauek. Testu serio baten gai hau nola
> txertatu ez nuen jakin.
> Baina ez dut jarraituko. Ander Elortondok esan duen bezala, I&E bera eta
> sariak plano desberdinetan tratatu behar ditugulakoan nago. Nire ustez,
> sariari uko txikikeriengatik egin diogula aurpegiratu ez diezaguten,
> argumentu argiak eta pisudunak erabili behar ditugu. Buber Sariak
> teknologia berrien inguruko sariak dira, ez daude software librearen
> esparru zehatzera zuzenduak (eta I&E bera ere ez). Ezta euskarara ere.
> Gu bai, gaina Buber sariak ez eta hori ulertu eta onartu behar
> dugulakoan nago.
> Guzti hori argi dugun heinean, betoz kritika gogorragoak eta ahalik
> ondoen argudiatuak.
>> eta librezale zer den, lau hitzetan bederen azaldu beharko litzateke.
>> politikoki zuzenegia iruditzen zait....
>> ez digutela abisatu da kritika bakarra....
> Kritika ez da hori bakarrik. Beraiek ezarritako arauak betetzen ez
> dituzten froga bat da, ganorarik ez dutela, jendeari iruzur egin diotela
> (ez aurten bakarrik, baizik eta ziurrenik aurreko edizioetan ere),
> gutxiengo kalitaterik betetzen ez duten zalaketa. Formak mantenduz
> nahiko kritika gogorra egiten dela iruditzen zait. Baina tonua gogortu
> daiteke, noski. Eta kritika gehiago sartu. Aurrera mesedez...
>> ez nuke flame bat osatu nahi... baina gure burua oso ahul ikusten dut,
>> egia
>> esan.
>> erreakzionatzeko indarrik gabe edo....
>> ez dakit
> Nik ez dut gure aldetik ahultasunik ikusten. Agian, zerbait txarra
> esatearren, guztiok ditugun ikuspuntu ezberdinak adosteko zailtasuna
> aipatuko nuke. Batzuk sarietan bonbazo bat eman nahi zuten, beste batzuk
> berriz hautagaitzari uko egin. Ez ginen adostasun batera heltzeko gai
> izan eta ez genuen talde bezala sarien aurretik ezer egin.
> Orain sarien osteko garaian gaude. Argitaratuko dugun testuaren tonua
> eta edukiak adosteko esfortzua egin behar dugu. Erreakzionatzeko
> indarraz gain, erreakzionatzeko lana ere egin behar da. Nahi duenak
> isilik geratzeko edo besterik gabe bere iritziak botatzeko eskubidea du.
> Baina talde bezala zerbait egingo badugu, adostasuna bilatzeko bidea
> jorratuz izango da, kritikak eta aportazioak konbinatuz, proposamenak
> eginez. Ni horretan ari naiz.
> Ondo segi,
> Txopi.
> Librezale mailing list
> Librezale@librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale mailing list
Librezale@librezale.org