[Librezale] Buber sarien irabazletako bat gu izan gara
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Ost, Abe 7, 12:10:04, CET 2011
Nik uste bi plano daudela: I&E bera eta sariak.
batetik, ez dagokigula besteen "etxeetan" sartzea. Aia kuidaux beraien
koherentzia edo ez.
bestetik, sarituak izan gara. Ez da jasotzen dugun lehena. Aurrekoan
harro sentitu ginen, saria jaso, webgunean sarituak izan ginela
nabarmendu....
eta orain?
Ez gara apuntatu, ez du sariketarekin bat egiten, ez gara jasotzera
joan. Hemen ez da harrotasunik sumatzen.
baina ezer esan beharko dugu ez?
txopi, orain arte markatu duzun ildoaz gehiengoak egin dugu bat, ziur
lau lerro prestatzen badituzu, egokiak izango direna eta nahiko azkar
adostu genezakeela. Dokumentatuena, jantziena zu zeu ikusten zaitut.
animatzen?
izan libre izan euskaldun!
Ander.
2011/12/07 10:54(e)an, ibai a bildua oihanguren.com(e)k idatzi zuen:
> Aupa,
>
> denbora aldetik momenturik okerrenean dator hau...
> Nik behintzat I&Eren norabidea ez dela horren okerra ikusten badugu edo ez
> dugula horren argi, ez nuke kontrako mezurik argitaratuko. Webguneak
> erdara hutsez jarraitzen du, eta oraindik Buber sariei baliorik ez diet
> ikusten, baina tira.
>
>> Aupa zuek:
>>
>> Inork ezer esaten ez zuenez, zirriborro bat idaztea pentsatu dut. Hori
>> egin aurretik, informazio bila hasi naiz eta Bubek Sariak 2012 saio osoa
>> ikusgai zegoela jakin dut:
>> http://www.eitb.tv/es/#/video/1306639813001
>>
>> 80 minutu irauten duen bideoa ikusi dut. Bitartean Interneteko txoko
>> desberdinetan informazio gehiago bilatzen egon naiz. Azkenerako nire
>> iritzia aldatu da. Badira gogoko ez ditudan gauzak, baina onantu behar
>> ditut gauza positiboak ere. Adibidez...
>> - I&E-ko egungo presidentea euskalduna izatea eta software librea eta
>> euskara elkartearentzat oinarrizkoak direla esan izana sarietan bertan.
>> - Epaimahaikideen artean eta aurtengo sarietan gertu ibili direnen
>> artean, euskaltzaleak eta software librearen aldekoak egon dira.
>> - David Bravo-ri eduki libreen aldeko hitzaldia emateko ekarri izana.
>> - Ohorezko saria Gorka Palaziori eman izana, euskaltzalea eta software
>> askezalea izateagatik gainera. Sarietan bertan Wikipedia, Apache,
>> Firefox, copyleft, GNU/Linux eta abar aipatu zituen, baita Open Access
>> motako aldizkariak ere.
>>
>> Badira gustoko izan ez ditudan gauza batzuk, baina nire aurreko
>> mezuetako ikuspuntu negatiboa aldatu nahi dut orain eta ez ditut
>> aipatuko (gogoa badut ere :-).
>>
>> Sariari uko egiten diogula publiko egin aurretik, suposatu ditugun gauza
>> batzuk benetan horrela direla egiaztatu beharko genituzkela uste dut.
>> Adibidez, sarietarako hautagaiak ez ginela. Ziur ez gaituela (gutako)
>> norbaitek apuntatu? Agian norbaitek apuntatu gaitu Librezalek sari hau
>> irabazi behar zuela azpaldi esan bait zen[1] eta gauzak oker suposatu
>> ditugu.
>>
>> Jaso genuen e-mail horrek finalistak ginela esaten zuen, agian
>> hautagaitza aurkeztu genuela genekiela suposatuz... Gure sailean
>> finalista zen hau adibidez, finalista zela gu bezala 48 ordu lehenago
>> jakin zuela aipatu nuen aurrekoan. Bai, baina horrek hautagai aurkeztu
>> ez zela esan nahi du. Ba egia esan ez. Idatzi zuen hau ikusita (antza
>> ekitaldira joan zen Bilbora), saria benetan nahi zuela dirudi:
>> http://twitter.com/#!/NoSoloUnix/status/142319288299159552
>>
>> Agian, hautagai aurkeztu zen hasieratik eta gauzak oker suposatu ditugu.
>>
>> Bukatzeko beste gauza bat. Dirudienez, I&E-ko kideen artean profil
>> aldaketa bat ematen ari da antza. Agian, orain dela zazpi, sei eta bost
>> urte nik bizi izan nituenak elkarte honekin talka handia eginez, orain
>> pisua galdu dute:
>> http://www.interneteuskadi.org/es/menu,internet--euskadi/menu,objetivos/menu,mision/
>>
>> Talka egin nuen pertsonak (Ray Fernández presidentea eta José Antonio
>> del Moral idazkaria) orain ez dira inondik agertzen eta agian
>> elkartearen izaera bestelakoa da. Ez dakit.
>>
>> Naiz eta egungo presidenteak software librea hiru gauza garrantzitsuenen
>> artean aipatu bere hizketaldian, elkartearen xedeetan software librea
>> aipatu gabe jarraitzen du. Instituzio publikoen presentzia ere ez da bat
>> ere nire gustokoa (SPRI, BFA, EITB...), ezta EITBk babestutako sari
>> batzuetan EITBk sarietako bat jasotzea, elkarteko abokatua den Marta
>> Morenok ("moderatziale" lana egiten zegoen bitartean) David Bravori
>> jarrera radikala aurkeztu duela botatzea, eta abar. Laburbilduz, sari
>> horietara ez joanez ondo egin genuela pentsatzen jarraitzen dut, baina
>> sarien aurka publikoki zerbait esan aurretik edo sariari uko egin
>> aurretik, informazio gehiago behar dugulakoan nago.
>>
>> Eta dedikatu diot gai honi denbora larregi gaurkoz. Orain zuen txanda.
>> Bideo ikusi duzue? Zer deritzozue?
>>
>> [1] http://softwarelibre.deusto.es/buber-sariak-2010/
>>
>> Agur t'erdi,
>>
>> Txopi.
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> .
>
--
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111207/7a658273/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: ander.jpg
Type: image/jpeg
Size: 16540 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111207/7a658273/attachment-0001.jpg>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago