<html>
  <head>
    <meta content="text/html; charset=ISO-8859-15"
      http-equiv="Content-Type">
  </head>
  <body bgcolor="#FFFFFF" text="#000000">
    Nik uste bi plano daudela: I&E bera eta sariak.<br>
    <br>
    batetik,  ez dagokigula besteen "etxeetan" sartzea. Aia kuidaux
    beraien koherentzia edo ez.<br>
    <br>
    bestetik, sarituak izan gara. Ez da jasotzen dugun lehena. Aurrekoan
    harro sentitu ginen, saria jaso, webgunean sarituak izan ginela
    nabarmendu....<br>
    <br>
    eta orain?<br>
    <br>
    Ez gara apuntatu, ez du sariketarekin bat egiten, ez gara jasotzera
    joan.  Hemen ez da harrotasunik sumatzen.<br>
    baina ezer esan beharko dugu ez?<br>
    <br>
    txopi, orain arte markatu duzun ildoaz gehiengoak egin dugu bat,
    ziur lau lerro prestatzen badituzu, egokiak izango direna eta nahiko
    azkar adostu genezakeela. Dokumentatuena, jantziena zu zeu ikusten
    zaitut. animatzen?<br>
    <br>
    izan libre izan euskaldun!<br>
    Ander.<br>
    <br>
    <br>
     <br>
    <br>
    2011/12/07 10:54(e)an, <a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:ibai@oihanguren.com">ibai@oihanguren.com</a>(e)k idatzi zuen:
    <blockquote
cite="mid:c1db2e3abd87b9f162bb1c28dce1d07a.squirrel@webmail.oihanguren.com"
      type="cite">
      <pre wrap="">Aupa,

denbora aldetik momenturik okerrenean dator hau...
Nik behintzat I&Eren norabidea ez dela horren okerra ikusten badugu edo ez
dugula horren argi, ez nuke kontrako mezurik argitaratuko. Webguneak
erdara hutsez jarraitzen du, eta oraindik Buber sariei baliorik ez diet
ikusten, baina tira.

</pre>
      <blockquote type="cite">
        <pre wrap="">Aupa zuek:

Inork ezer esaten ez zuenez, zirriborro bat idaztea pentsatu dut. Hori
egin aurretik, informazio bila hasi naiz eta Bubek Sariak 2012 saio osoa
ikusgai zegoela jakin dut:
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://www.eitb.tv/es/#/video/1306639813001">http://www.eitb.tv/es/#/video/1306639813001</a>

80 minutu irauten duen bideoa ikusi dut. Bitartean Interneteko txoko
desberdinetan informazio gehiago bilatzen egon naiz. Azkenerako nire
iritzia aldatu da. Badira gogoko ez ditudan gauzak, baina onantu behar
ditut gauza positiboak ere. Adibidez...
- I&E-ko egungo presidentea euskalduna izatea eta software librea eta
euskara elkartearentzat oinarrizkoak direla esan izana sarietan bertan.
- Epaimahaikideen artean eta aurtengo sarietan gertu ibili direnen
artean, euskaltzaleak eta software librearen aldekoak egon dira.
- David Bravo-ri eduki libreen aldeko hitzaldia emateko ekarri izana.
- Ohorezko saria Gorka Palaziori eman izana, euskaltzalea eta software
askezalea izateagatik gainera. Sarietan bertan Wikipedia, Apache,
Firefox, copyleft, GNU/Linux eta abar aipatu zituen, baita Open Access
motako aldizkariak ere.

Badira gustoko izan ez ditudan gauza batzuk, baina nire aurreko
mezuetako ikuspuntu negatiboa aldatu nahi dut orain eta ez ditut
aipatuko (gogoa badut ere :-).

Sariari uko egiten diogula publiko egin aurretik, suposatu ditugun gauza
batzuk benetan horrela direla egiaztatu beharko genituzkela uste dut.
Adibidez, sarietarako hautagaiak ez ginela. Ziur ez gaituela (gutako)
norbaitek apuntatu? Agian norbaitek apuntatu gaitu Librezalek sari hau
irabazi behar zuela azpaldi esan bait zen[1] eta gauzak oker suposatu
ditugu.

Jaso genuen e-mail horrek finalistak ginela esaten zuen, agian
hautagaitza aurkeztu genuela genekiela suposatuz... Gure sailean
finalista zen hau adibidez, finalista zela gu bezala 48 ordu lehenago
jakin zuela aipatu nuen aurrekoan. Bai, baina horrek hautagai aurkeztu
ez zela esan nahi du. Ba egia esan ez. Idatzi zuen hau ikusita (antza
ekitaldira joan zen Bilbora), saria benetan nahi zuela dirudi:
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://twitter.com/#!/NoSoloUnix/status/142319288299159552">http://twitter.com/#!/NoSoloUnix/status/142319288299159552</a>

Agian, hautagai aurkeztu zen hasieratik eta gauzak oker suposatu ditugu.

Bukatzeko beste gauza bat. Dirudienez, I&E-ko kideen artean profil
aldaketa bat ematen ari da antza. Agian, orain dela zazpi, sei eta bost
urte nik bizi izan nituenak elkarte honekin talka handia eginez, orain
pisua galdu dute:
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://www.interneteuskadi.org/es/menu,internet--euskadi/menu,objetivos/menu,mision/">http://www.interneteuskadi.org/es/menu,internet--euskadi/menu,objetivos/menu,mision/</a>

Talka egin nuen pertsonak (Ray Fernández presidentea eta José Antonio
del Moral idazkaria) orain ez dira inondik agertzen eta agian
elkartearen izaera bestelakoa da. Ez dakit.

Naiz eta egungo presidenteak software librea hiru gauza garrantzitsuenen
artean aipatu bere hizketaldian, elkartearen xedeetan software librea
aipatu gabe jarraitzen du. Instituzio publikoen presentzia ere ez da bat
ere nire gustokoa (SPRI, BFA, EITB...), ezta EITBk babestutako sari
batzuetan EITBk sarietako bat jasotzea, elkarteko abokatua den Marta
Morenok ("moderatziale" lana egiten zegoen bitartean) David Bravori
jarrera radikala aurkeztu duela botatzea, eta abar. Laburbilduz, sari
horietara ez joanez ondo egin genuela pentsatzen jarraitzen dut, baina
sarien aurka publikoki zerbait esan aurretik edo sariari uko egin
aurretik, informazio gehiago behar dugulakoan nago.

Eta dedikatu diot gai honi denbora larregi gaurkoz. Orain zuen txanda.
Bideo ikusi duzue? Zer deritzozue?

[1] <a class="moz-txt-link-freetext" href="http://softwarelibre.deusto.es/buber-sariak-2010/">http://softwarelibre.deusto.es/buber-sariak-2010/</a>

Agur t'erdi,

Txopi.
_______________________________________________
Librezale mailing list
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.org">Librezale@librezale.org</a>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>

</pre>
      </blockquote>
      <pre wrap="">

_______________________________________________
Librezale mailing list
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.org">Librezale@librezale.org</a>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>

.

</pre>
    </blockquote>
    <br>
    <br>
    <div class="moz-signature">-- <br>
      <img src="cid:part1.00040101.05090401@debagoiena.net" border="0"></div>
  </body>
</html>