[Librezale] Apirilak 7 software libre ekitaldia Donotiako Informatika Fakultatean

Oier Mees oier.mees a bildua gmail.com
As, Api 5, 20:32:33, CEST 2011


Kaixo,
barkatu cross-postinga baina propaganda pixkat egiteko aprobetxatu nahi dut.
Apirilaren 7an, hots ostegun honetan, Donostiko Informatika Fakultatean
software librearen inguruko hitzaldi batzuk antolatu ditu ITSAS taldeak
(EHU-UPVko software librea sustatzeko taldea). Hitzaldi horien artean bi
daude itzulpengintzaren inguruan. Bata, Librezaleren inguruan Julenen
eskutik eta beste nirea, Launchpad eta Ubuntu itzultzeko eta euskeratzeko
prozesuaren inguruan. Beste hitzaldi interesgarri asko daude oso gai
desberdinetakoak: Gnome 3, Babelium Project, Pyjamas, KestralHPC... eta ezin
baduzute etorri baina interesa badezuet zuzenean streaming bitartez jarraitu
ditzakezute hitzaldiak.
Xehetasun guztiak hurrengo helbidean aurkitu ditzakezue:
http://itsas.ehu.es/eu/events/charlasdonostia_20110704

Ongi izan eta ostegun arte!
Oier
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110405/fa4a77b2/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago