[Librezale] Firefox 4 loturak fitxa edo leiho berrian

Imamon · imamon a bildua gmail.com
Lar, Api 2, 11:07:27, CEST 2011


Kaixo berriz

ohitura kontua denez hasieran amorrua ematen badu ere, nik uste aste batzuk
pasata ahaztu egingo ditudala.

Ibai Oihanguren<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
apiren 01a 19:22):

> Ni ere hasieran nahastuta ibili nintzen, baina zentzuzkoagoa da oraingo
> ordena, fitxak gehiagotan erabiltzen baitira (edo hori da helburua) leihoak
> baino. Gehigarri hori hor dagoen arren, ohiturak aldatzen saiatzeko
> gomendatuko nizuke, Chromium-en ere horrela funtzionatzen baitu eta uste dut
> beste nabigatzaile garrantzitsuenetan ere horrela dela (eta bestela seguru
> laster aldatuko dutela).
>
> Esan dudan bezala, hasieran nahastuta ibili nintzen, baina orain guztiz
> ohitu nahiz jokaera berrira.
>
> or., 2011.eko apiren 01a 16:20(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>
>  or., 2011.eko apiren 01a 15:45(e)an, Imamon ·(e)k idatzi zuen:
>>
>>> Kaixo
>>>
>>> Firefox 4. bertsioa jaitsi eta probatu dut Mac-en. Momentuz arazo
>>> handirik ez dit eman. Baina detaile txiki batek bai sortzen didala
>>> arazoak.Lotura bat fitxa berrian edo leiho berrian zabaltze ematen duen
>>> menuaren ordena aldatu egin da. Orain arte lehenengo aukera Ireki leiho
>>> berrian zen eta bigarrena Ireki fitxa berrian. Firefox 4 bertsioan
>>> lehenengo aukera Ireki fitxa berrian eta bigarrena Ireki leiho berrian
>>> da. Urteetan erabili duda aukera lekuz aldatu denez fitxak leiho berrian
>>> irekitzen ditut gogoratu egin behar dudalako aukera hori aldatu egin
>>> dela.
>>>
>>> Arrazoiren bat dago aldaketa horretarako? Nik aurreko bertsioetan bezala
>>> mantenduko nituzke. Jendeak dagoeneko ikasia ditu menu jakin batean
>>> gauzak non dauden.
>>>
>>>
>> Ados nago jendearen ohiturekin jolastea nazkagarria dela erabiltzailearen
>> ikuspegitik.
>>
>> Aldaketaren motibazioa oker ez banago jendeak fitxen bidezko nabigazioa
>> erabiltzera bultzatzea da, horregatik lehenengo aukera. Noski, zuregan eta
>> dagoeneko ohitura bera zeukaten beste hainbat erabiltzailerengan efektuak ez
>> du eraginik, ez bada nahasmena.
>>
>> Portaera zaharra berrezar daiteke gehigarri baten bidez. Hemen
>> xehetasunak:
>> https://support.mozilla.com/eu/questions/791244#answer-152538
>>
>> Bide hori ez ezik, OS Xerako Command+klik tekla-konbinazioa erabil
>> dezakezu:
>> https://support.mozilla.com/eu/kb/Mouse%20shortcuts#os=mac&browser=fx4
>>
>> Orri horretan bertan erdiko botoian klik eginda ere badabilela jartzen du,
>> baina oker ez banago OS Xk kalkulagailua eta beste hainbat widget
>> bistaratzen ditu.
>>
>> Nik pertsonalki saguaren erdiko botoia erabiltzeko ohitura daukat;
>> azkarragoa da.
>>
>> Espero dut lagungarria izatea.
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110402/a2a588ac/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago