Kaixo,
barkatu cross-postinga baina propaganda pixkat egiteko aprobetxatu nahi dut. Apirilaren 7an, hots ostegun honetan, Donostiko Informatika Fakultatean software librearen inguruko hitzaldi batzuk antolatu ditu ITSAS taldeak (EHU-UPVko software librea sustatzeko taldea). Hitzaldi horien artean bi daude itzulpengintzaren inguruan. Bata, Librezaleren inguruan Julenen eskutik eta beste nirea, Launchpad eta Ubuntu itzultzeko eta euskeratzeko prozesuaren inguruan. Beste hitzaldi interesgarri asko daude oso gai desberdinetakoak: Gnome 3, Babelium Project, Pyjamas, KestralHPC... eta ezin baduzute etorri baina interesa badezuet zuzenean streaming bitartez jarraitu ditzakezute hitzaldiak.

Xehetasun guztiak hurrengo helbidean aurkitu ditzakezue:
http://itsas.ehu.es/eu/events/charlasdonostia_20110704

Ongi izan eta ostegun arte!

Oier