[Librezale] Firefox 4 loturak fitxa edo leiho berrian

Imamon · imamon a bildua gmail.com
Or, Api 1, 15:45:03, CEST 2011


Kaixo

Firefox 4. bertsioa jaitsi eta probatu dut Mac-en. Momentuz arazo handirik
ez dit eman. Baina detaile txiki batek bai sortzen didala arazoak.Lotura bat
fitxa berrian edo leiho berrian zabaltze ematen duen menuaren ordena aldatu
egin da. Orain arte lehenengo aukera Ireki leiho berrian zen eta bigarrena
Ireki fitxa berrian. Firefox 4 bertsioan lehenengo aukera Ireki fitxa
berrian eta bigarrena Ireki leiho berrian da. Urteetan erabili duda aukera
lekuz aldatu denez fitxak leiho berrian irekitzen ditut gogoratu egin behar
dudalako aukera hori aldatu egin dela.

Arrazoiren bat dago aldaketa horretarako? Nik aurreko bertsioetan bezala
mantenduko nituzke. Jendeak dagoeneko ikasia ditu menu jakin batean gauzak
non dauden.

agur,
imamon
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110401/82f055a1/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago