[Librezale] Firefox 4 loturak fitxa edo leiho berrian

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Api 1, 16:20:45, CEST 2011


or., 2011.eko apiren 01a 15:45(e)an, Imamon ·(e)k idatzi zuen:
> Kaixo
>
> Firefox 4. bertsioa jaitsi eta probatu dut Mac-en. Momentuz arazo
> handirik ez dit eman. Baina detaile txiki batek bai sortzen didala
> arazoak.Lotura bat fitxa berrian edo leiho berrian zabaltze ematen duen
> menuaren ordena aldatu egin da. Orain arte lehenengo aukera Ireki leiho
> berrian zen eta bigarrena Ireki fitxa berrian. Firefox 4 bertsioan
> lehenengo aukera Ireki fitxa berrian eta bigarrena Ireki leiho berrian
> da. Urteetan erabili duda aukera lekuz aldatu denez fitxak leiho berrian
> irekitzen ditut gogoratu egin behar dudalako aukera hori aldatu egin dela.
>
> Arrazoiren bat dago aldaketa horretarako? Nik aurreko bertsioetan bezala
> mantenduko nituzke. Jendeak dagoeneko ikasia ditu menu jakin batean
> gauzak non dauden.
>

Ados nago jendearen ohiturekin jolastea nazkagarria dela 
erabiltzailearen ikuspegitik.

Aldaketaren motibazioa oker ez banago jendeak fitxen bidezko nabigazioa 
erabiltzera bultzatzea da, horregatik lehenengo aukera. Noski, zuregan 
eta dagoeneko ohitura bera zeukaten beste hainbat erabiltzailerengan 
efektuak ez du eraginik, ez bada nahasmena.

Portaera zaharra berrezar daiteke gehigarri baten bidez. Hemen xehetasunak:
https://support.mozilla.com/eu/questions/791244#answer-152538

Bide hori ez ezik, OS Xerako Command+klik tekla-konbinazioa erabil dezakezu:
https://support.mozilla.com/eu/kb/Mouse%20shortcuts#os=mac&browser=fx4

Orri horretan bertan erdiko botoian klik eginda ere badabilela jartzen 
du, baina oker ez banago OS Xk kalkulagailua eta beste hainbat widget 
bistaratzen ditu.

Nik pertsonalki saguaren erdiko botoia erabiltzeko ohitura daukat; 
azkarragoa da.

Espero dut lagungarria izatea.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago