Kaixo

Firefox 4. bertsioa jaitsi eta probatu dut Mac-en. Momentuz arazo handirik ez dit eman. Baina detaile txiki batek bai sortzen didala arazoak.Lotura bat fitxa berrian edo leiho berrian zabaltze ematen duen menuaren ordena aldatu egin da. Orain arte lehenengo aukera Ireki leiho berrian zen eta bigarrena Ireki fitxa berrian. Firefox 4 bertsioan lehenengo aukera Ireki fitxa berrian eta bigarrena Ireki leiho berrian da. Urteetan erabili duda aukera lekuz aldatu denez fitxak leiho berrian irekitzen ditut gogoratu egin behar dudalako aukera hori aldatu egin dela.

Arrazoiren bat dago aldaketa horretarako? Nik aurreko bertsioetan bezala mantenduko nituzke. Jendeak dagoeneko ikasia ditu menu jakin batean gauzak non dauden.

agur,
imamon