[Librezale] Lokalizazio batzuk etab.

Gorka Julio gorka a bildua teketen.com
Lar, Urr 23, 11:35:35, CEST 2010


Ez ez nahastuta nengoen, 3.0koa zen. 2 po fitxategi dituena aparte.
Beste gauza batekin nahastu naiz ni.

2010/10/21 Julen <julenx a bildua gmail.com>:
> Aupa Gorka,
>
> og., 2010.eko urrren 21a 18:24(e)an, teketen(e)k idatzi zuen:
>>
>> Aspaldi ez nintzela hemendik pasatzen, baina hainbat gauza
>> komentatzeko. Buddypress Wordpressen sare sozialak eraikitzeko plugin
>> bat itzuli dugu Elurnet-en. Horretaz gain, beste proiektu baterako
>> Wordpresseko lokalizazioa erabili eta euskara zuzentzaile koadrila
>> batek berrikusi du. Honek multisite falta ziren kateak ere barnean
>> daudela esan nahi du. Pootle erabiltzeko zailtasunak zituzten
>> itzultzaileek (nahiago zuten .po-ak lokalki editatu). Buddypress-en
>> itzulpena Pootlelen sartzeko arazorik bai? Beste Wordpress plugin
>> batzuk ere euskaratu dira proiektu beran, merezi du? Wordpresseko
>> itzulpen berrikusiak (3.0) bertsioari dagokiona, Pootlelen nola
>> integratu dezakegu. Oinarria zegoen 2.9 bertsioa zela jakinda?
>>
>> Batez ere Juleni egiten diot galdera, baina baita beste guztiei ere.
>
> Ondo ulertu badut, 3.0 guztia itzulita daukazue?
>
> Pootlen jartzeko nahikoa da fitxategiak igotzea gainidazteko aukerarekin
> (baimenak behar dira, Txopik, Mikel Iturbek edo neronek egin dezakegu).
> Hori bai, gainidatzi aurretik PO fitxategiaren goiburua mantentzea eskertuko
> nuke, 2004tik honaino itzulpenean parte hartu duen jendea ageri baita!
>
> Portzierto, oinarri bezela 2.9ko itzulpena hartu bada, kagada haundi xamarra
> da ze 3.0ko gehiena itzulita egon da ekainetik, laguntza-testuak eta
> multisite erdia kenduta, Pootlen ikus daitekeen bezela:
> http://librezale.org:8080/eu/wordpress/
>
> Alegia, hurrengorako hobe aurretik informatu eta komunikatzea
> gaizki-ulertuak saihesteko.
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago