[Librezale] tuxpaint eguneratua

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Urr 26, 15:07:52, CEST 2010


kaixo:

   Azken bertsioko kate berri guztiak (gezurra!!! 2 utzi dituk ez 
dituzulako zure azken bertsioan frogatu.)

Tuxpaint euskaratu eta programa arduradunari bidali zaio. Wikian 
aldaketak egin ditut, bat ezik: ez dakit oharraren plantilla nola kendu 
eta hanka sartu aurretik nahiago zuei laguntza eskatzea. Euskaratze 
zaharkituaren oharra kenduko norbaitek?

Umea altzoan hartu eta marrazki batzuk egitera animatzen bazarete, 
ohartarazi ezer arraro ikusiz gero.

Ni ez naiz Doonostiako bilerakoa[1] bezala aurrekoen lana pikutara bota, 
mesprezatu eta zerotik hasten dena. Ez naiz hasi aurrekoaren lana 
errepasatzen, nik aurrekoarekiko errespetoa dut, bere euskalkitik 
gertuago dituen hitzak hartu baditu oso ondo. Denok gara euskaldun.  
Badakit honela homogeneotasuna galtzen dela baina.... aberatsagoa izango 
hizkuntza aldetik.

Edonola akatsik ikusiz gero (nik egiten ditut, perfekzioa ez da nire 
bertutea.) jakinarazi.

izan libre izan euskaldun!
Ander.



[1] marratxoen afera gure taldekideari puntada zuzena izan zenez, nire 
aldetik garbi utzi nion inoiz ez nukeela asteburu bat pasako lan-taldeko 
baten marratxoak ezabatzen.
Faltan botatzen dut Pi.
Bizi haiz motel????







Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago