[Librezale] Lokalizazio batzuk etab.

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Urr 21, 18:47:35, CEST 2010


Aupa Gorka,

og., 2010.eko urrren 21a 18:24(e)an, teketen(e)k idatzi zuen:
> Aspaldi ez nintzela hemendik pasatzen, baina hainbat gauza
> komentatzeko. Buddypress Wordpressen sare sozialak eraikitzeko plugin
> bat itzuli dugu Elurnet-en. Horretaz gain, beste proiektu baterako
> Wordpresseko lokalizazioa erabili eta euskara zuzentzaile koadrila
> batek berrikusi du. Honek multisite falta ziren kateak ere barnean
> daudela esan nahi du. Pootle erabiltzeko zailtasunak zituzten
> itzultzaileek (nahiago zuten .po-ak lokalki editatu). Buddypress-en
> itzulpena Pootlelen sartzeko arazorik bai? Beste Wordpress plugin
> batzuk ere euskaratu dira proiektu beran, merezi du? Wordpresseko
> itzulpen berrikusiak (3.0) bertsioari dagokiona, Pootlelen nola
> integratu dezakegu. Oinarria zegoen 2.9 bertsioa zela jakinda?
>
> Batez ere Juleni egiten diot galdera, baina baita beste guztiei ere.

Ondo ulertu badut, 3.0 guztia itzulita daukazue?

Pootlen jartzeko nahikoa da fitxategiak igotzea gainidazteko aukerarekin 
(baimenak behar dira, Txopik, Mikel Iturbek edo neronek egin dezakegu).
Hori bai, gainidatzi aurretik PO fitxategiaren goiburua mantentzea 
eskertuko nuke, 2004tik honaino itzulpenean parte hartu duen jendea 
ageri baita!

Portzierto, oinarri bezela 2.9ko itzulpena hartu bada, kagada haundi 
xamarra da ze 3.0ko gehiena itzulita egon da ekainetik, laguntza-testuak 
eta multisite erdia kenduta, Pootlen ikus daitekeen bezela:
http://librezale.org:8080/eu/wordpress/

Alegia, hurrengorako hobe aurretik informatu eta komunikatzea 
gaizki-ulertuak saihesteko.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago