[Librezale] Fwd: WordPressen ardura

Mikel Iturbe mik.iturbe a bildua gmail.com
Or, Urr 22, 11:39:22, CEST 2010


Aupa Gorka,

teketen<teketen a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urrren 21a 18:25):
> Mikel nahi izanez gero ardura banatu genezake, Wordpress-en interesa
> beti izan dut. Aurrerantzean ere izango dut, bai pertsonalean zein lan
> asuntoengatik ere. Antolatuko gara. Deskonektatuta egon naiz
> librezaleko zerrendatik denbora asko eta zuen mezuak ere ez ditut
> ikusi. Beste mezu batean esan dudan moduan WP 3.0 bertsioa itzultze
> bidean dago... Behintzat jakin dezazun, bidea egiten jarraitu nahi
> baduzue Pootle bidez ondo.
>

Nigatik primeran. Zoritxarrez, bikoizketa arazo bat egon da kasu
honetan, bai Julen eta bai zuek orain arte 3.0 bertsioa euskaratzen
egon zaretelako (beste harian Julenek komentaturikoa).

Beraz, momentuz 3.0 bertsioa itzultze lanetan badago ez dut ikutuko,
zuen esku uzten dut.

Nire proposamena, hurrengo bertsioetarako Pootle bitartez jarraitzea
(era honetan agian zerrendako beste edonor animatu daiteke ;-)) eta
norbaitek lokalean lan egin nahi badu ba jaitsi, jo eta fuego
aldaketak egin eta gero arin-arin igotzea berriro Pootle-ra (baimenak
izanda edo bestela niri igorrita fitxategia nik igotzeko).

Pluginetarako, kate gutxi izanda gehienetan, egingo nukeena da
zuzenean pertsonaren batek lokalean egitea, hori bai, aurretik
zerrendan jakinaraziz eta wikian plugin eta itzultzaile arduraduna
zein den zehazten duen zerrendatxo bat jarriaz.

Zer deritzozu(e)?



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago