[Librezale] Fwd: WordPressen ardura
Gorka Julio
gorka a bildua teketen.com
Lar, Urr 23, 11:37:51, CEST 2010
2010/10/22 Mikel Iturbe <mik.iturbe a bildua gmail.com>:
> Aupa Gorka,
>
> teketen<teketen a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urrren 21a 18:25):
>> Mikel nahi izanez gero ardura banatu genezake, Wordpress-en interesa
>> beti izan dut. Aurrerantzean ere izango dut, bai pertsonalean zein lan
>> asuntoengatik ere. Antolatuko gara. Deskonektatuta egon naiz
>> librezaleko zerrendatik denbora asko eta zuen mezuak ere ez ditut
>> ikusi. Beste mezu batean esan dudan moduan WP 3.0 bertsioa itzultze
>> bidean dago... Behintzat jakin dezazun, bidea egiten jarraitu nahi
>> baduzue Pootle bidez ondo.
>>
>
> Nigatik primeran. Zoritxarrez, bikoizketa arazo bat egon da kasu
> honetan, bai Julen eta bai zuek orain arte 3.0 bertsioa euskaratzen
> egon zaretelako (beste harian Julenek komentaturikoa).
>
> Beraz, momentuz 3.0 bertsioa itzultze lanetan badago ez dut ikutuko,
> zuen esku uzten dut.
>
> Nire proposamena, hurrengo bertsioetarako Pootle bitartez jarraitzea
> (era honetan agian zerrendako beste edonor animatu daiteke ;-)) eta
> norbaitek lokalean lan egin nahi badu ba jaitsi, jo eta fuego
> aldaketak egin eta gero arin-arin igotzea berriro Pootle-ra (baimenak
> izanda edo bestela niri igorrita fitxategia nik igotzeko).
>
> Pluginetarako, kate gutxi izanda gehienetan, egingo nukeena da
> zuzenean pertsonaren batek lokalean egitea, hori bai, aurretik
> zerrendan jakinaraziz eta wikian plugin eta itzultzaile arduraduna
> zein den zehazten duen zerrendatxo bat jarriaz.
>
> Zer deritzozu(e)?
Proposamen ona. Hemendik aurrera horrela egin genezake orduan
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago