[Librezale] Shotwell argazki-kudeatzailea euskaraz

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Ast, Urr 21, 23:49:54, CEST 2010


>
>From: Oier Mees <oier89rider a bildua gmail.com>
>To: librezale a bildua librezale.org
>Sent: Thu, October 21, 2010 10:38:58 PM
>Subject: Re: [Librezale] Shotwell argazki-kudeatzailea euskaraz
>
>
>Launchpad ez da erabiltzen bakarrik ubunturentzako itzulpenak egiteko upstream 
>proiektu batzuk launchpad bera erabiltzen dutelako itzulpenak egiteko, beraz ez 

>da Ubunturen arazoa soilik. Arriskutsua itzulpenak bi plataforma desberdinetan 
>ahalbidetzea da orduan itzulpen desberdinak sortzen direlako, lana bikoizketak 
>etab. Bestalde, inork ez dio Asierri leporatzen ezer oker egin duenik 
>(alderantziz!), kontua da norbaitek horrelako itzulpen bat egingo duenean 
>nolabait horren berri emateak, zerrendan adibidez, lan bikoizketak ekidin 
>ditzakela. Adibidez, zuek bazenekiten Asier itzulpen horretan lanean ari zela? 
>Nola? Nola "informatu ondo"?
>Ondo segi,
>Oier

Inork ez zekien ni Shotwell itzultzen ari nintzela, duela hiru egun erabaki 
nuelako itzulpena egitea. Itzulpena hain azkar egin badut, izan da Transifex-en 
hasi gabe zegoela ikusi nuelako eta beste inor hasi baino lehen bukatu nahi 
nuelako. Normalean abisatu egiten dut, baina uste nuen aukera gutxi zegoela 
beste inor hau egiten egoteko. Gaizki egina, hurrengo guztietan abisatuko egingo 
dut. Noski, Librezaleren zerrendan abisatuko dut, baina gerta daiteke beste 
lekuren batean norbait itzulpen hori egiten aritzea eta ez enteratzea.

Beraz, nire ustez arazo nagusia ez da lanaren berri ematea edo ez, baizik eta 
"non" ematen den lanaren berri. Aurreko puntura itzultzen gara berriro: ondo 
informatuta egoteko, oso garrantzitsua iruditzen zait aplikazio bakoitzaren 
itzulpena bere garatzaileek esaten duten moduan eta tokian egitea. Shotwell-en 
kasuan, Transifex da, beste kasu batzuetan Launchpad da, eta beste batzuetan ba 
beste toki batzuk egongo dira: Pootle, Translatewiki, etab. Horrela, 
euskaratzeak egiten ditugun guztiok, arau horri jarraitzen badugu, jakingo dugu 
nora jo kasu bakoitzean.

Asier.



      



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago