[Librezale] Shotwell argazki-kudeatzailea euskaraz
Asier Sarasua
asiersar a bildua yahoo.com
Ast, Urr 21, 12:48:06, CEST 2010
>
>From: Oier Mees <oier89rider a bildua gmail.com>
>To: librezale a bildua librezale.org
>Sent: Thu, October 21, 2010 9:33:09 AM
>Subject: Re: [Librezale] Shotwell argazki-kudeatzailea euskaraz
>
>Oso ondo. Kontu bat bakarrik, komunikazio arazo bat ikusten dut Shotwell
>Launchpad-en itzultzeko aukera baitago. Nola jakin iada norbait itzulpenean
>lanean ari zela? (pootlen ez dut aurkitu) Ondorioz lan bikoitza egiteko arriskua
>
>
>dago. Horregatik Launchpad-en egiten diren itzulpenen artean eta Librezalekoen
>artean komunikazio gehiago egon beharko lukela lan bikoitza ekiditeko iruditzen
>zait. Komunikazioa hau hoberen nola gauzatu daiteken pentsatu beharko genuke.
>Proposamenik?
>Ondo segi,
>Oier Mees
>
Aiba, ez nekien inor Shotwell itzultzen ari zenik. Nik Shotwell-en webgunera jo
nuen[1], eta han begiratu nuen nola bideratzen zituzten itzulpenak. Hain zuen,
hau jartzen du:
"You can also help us by using your translation skills. The Shotwell page at
Transifex.net shows our current translation status. "
Beraz, Transifex bidez [2] jasotzen dituzte itzulpenak. Hor begiratu nuen ea
norbaitek hartu zuen bere gain euskarazko itzulpena, eta ikusi nuen ez zegoela
inor[3]. Beraz, nik egin dut aste honetan.
Arazo bat dago Launchpad-ekin, hain zuzen toki hori ez dela aplikazio askoren
itzulpena egiteko jatorrizko tokia. Launchpad-en dena nahasten da. Badaude
Launchpad itzulpenak zein garapena egiteko erabiltzen dituzten aplikazioak,
adibidez OpenShot edo orain Mailman. Beste batzuk garapena bai, baina itzulpenak
ez. Eta gero badago niri arriskutsua iruditzen zaidan gauza bat: beste toki
batzuetan itzultzen diren aplikazioak ere, Ubunturekin modu lehenetsian
instalatzen badira, Launchpad-en
jartzen dituzte itzultzeko. Adibidez, Shotwell hau.
Ulertzen dut erosoagoa dela itzulpenak beti modu berean egitea, eta ez ikasi
behar izatea bakoitzean lokalizaziorako sistema berri bat (kasu honetan
Transifex), gainera itzulpenen koherentzia handiagoa da. Hala ere, nire iritzia
da aplikazioak *beti* bere jatorrizko lekuan itzuli behar direla.
KDE bere lekuan, GNOME bere lekuan eta Shotwell hau bere lekuan. Ondoren,
itzulpen horiek banaketa guztietara iritsiko dira, bai Fedorara, Ubuntura,
OpenSUSEra edo beste edozeinetara. Adibidea: nik orain Fedora erabiltzen dut,
eta Shotwell Launchpad-en itzuliko banu, orduan ez dakit noiz eta nola iritsiko
litzatekeen euskaratze hau nire Fedorara.
Asier.
[1]http://yorba.org/shotwell/
[2]http://www.transifex.net/
[3]http://www.transifex.net/projects/p/shotwell/c/default/
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago