[Librezale] Shotwell argazki-kudeatzailea euskaraz

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Urr 21, 13:01:23, CEST 2010


og., 2010.eko urrren 21a 12:48(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
>
> Ulertzen dut erosoagoa dela itzulpenak beti modu berean egitea, eta ez ikasi
> behar izatea bakoitzean lokalizaziorako sistema berri bat (kasu honetan
> Transifex), gainera itzulpenen koherentzia handiagoa da. Hala ere, nire iritzia
> da aplikazioak *beti* bere jatorrizko lekuan itzuli behar direla.
>

+1

Ubunturi leporatu zaizkion gauzen artean upstream proiektuekin izan duen 
komunikazio/kolaborazio exkaxa da. Azkenaldian gauzak hobetu diren 
arren, horren adibide besterik ez da hau.

Hortaz komunikazio arazoa Ubuntuk du kasu honetan. Gainera, Asierrek 
ondo eman ditu eman beharreko urratsak beraz hemen ezin da ezer leporatu.

Lana bikoizteko arriskua beti egongo da, aurretik ondo informatzen ez 
denaren aldetik ordea.

Bide batez, Asier, zerrenda honetan Euskara gehitu beharko zenuke:
http://trac.yorba.org/wiki/ShotwellTranslators

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago