[Librezale] Software Librearen eta euskararen inguruko bileraren ajeak
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
As, Urr 19, 08:40:27, CEST 2010
2010/10/18 23:02(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
> Julen<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urrren 18a 22:45):
>> Gabon,
>>
>> Dakizuen bezela, SALEko Danik deituta, Software Librearen eta euskararen
>> inguruko bilera zen gaur Donostiako Informatika Fakultatean.
>> Bildutako hamabi lagunen artean Librezale batzuk bertan izan gera, beste
>> batzuk ezin izan duzue bertaratu baina interes orokorrekoa denez, hona hemen
>> komentatu diren lauzpabost gauza. Ziur gauza gehiago ere badaudela beraz
>> bertan egondakoek luza dezatela hau...
>>
>> Bidalitako gonbidapen-mezuaren[1] eranskinetako dokumentuak hainbat helburu
>> biltzen dituen arren, gaurko bileran Software Librearen euskaratzean
>> zentratu gara.
>>
>> Batetik, egun euskaratzen denaren inguruko argazki modukoa egin da, jakiteko
>> bakoitza nondik nora dabilen, prozesuak nolakoak diren...
>>
>> Honekin batera arduradunen taula bat landu da ondorengo informazioarekin:
>> nork ordaintzen duen euskaratzea, nor arduratzen den itzulpen lanaz eta nork
>> egiten dituen IKT arloko kudeaketak. Gainera, itzultzea mereziko lukeen
>> softwarea aipatu da eta bateren bat estrategikoa izan daiteke (ERP mundua).
>>
>> Bestetik, egungo egoeraren AMIA (Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak eta Aukerak)
>> analisia egin dugu denon artean, eztabaidarako puntu dexente plazaratuz.
>>
>> Garbi geratu da komunikazio eta koordinazio aldetik asko daukagula
>> hobetzeko, bai beste lokalizazio entitateekin eta baita erabiltzaile
>> arruntekin (lagundu nahi dut: zer egin dezaket? nora jo behar dut?).
>>
>> Lehiaketa publikoek ezartzen dituzten erritmoak hausteko beharra ere agerian
>> geratu da. Ildo honetatik kezka agertu da halaber: diru-laguntzen eteteak ez
>> luke softwarearen euskaratzearen eguneratzea zapuztu behar.
>>
Hemen dirulaguntzak itzulpen kopuruak laguntzea eta ez proiektu osoak
proposatu zen.
>> Hodeiak ere kezka sortzen du eta, bertan erabiltzen den software gehiena
>> itxia denez, euskararentzat arrixku bezala agertzen da.
>>
>> Lokalizazioetarako erreferentziazko gune zentralizatu bat sortzearen aldeko
>> hitzak ere entzun dira.
Puntu honetan gune erreferentearena, Komunikazioaren eta
koordinazioaren kontuakin lotu zen zen. Honela hasi nahi duenak, lagundu
nahi duenak, koordinatu zein informazioa nahi duenak argi izan dezan
zein tokitan izango duen informazio hori.
Erreferentzialtasuna emana eta onartua izan behar da, inork ezin du bere
burua besteen gainetik jarri baina partaide bat ezik beste guztiek
librezale.org indartzearen alde egin zuten.
Honek erantzukizun eta ardura eskatzen du gure aldetik. Ez da gutxi ia
denek librezaleri ardura hori egoztea, ohore bat, gure proiektuaren
garrantzia berresten duena.
Edonola zerbitzariaren etendurak arduratzen diela ere azaleratu zen,
puntu honetan lasaitasuna transmititu genien.
>> Terminologia glosarioak eta itzulpen-memoriak zabaltzeko eta aditzera
>> emateko beharra dago, berrerabilpena sustatuz konsistentzia lortzeko.
>>
Berriz gune erreferentearen kontua hauek lortzeko....
>> Proposamenen artean, itzulpen esprintak eta partyak egiteko aukera aipa
>> daiteke.
>>
>> Danik denbora eta prestasuna agertu du gai hauetan laguntza eskaintzeko, bai
>> kargudun jendearekin hitz eginez eta ahal duen neurrian eraginez.
>>
>> Interes gehiago duenarentzat, esan du aipatu diren kontu zehatzekin
>> dokumentu bat osatuko duela. Zabalkundea, ekintza zehatzak, edukiak... gauza
>> ugari geratu da airean eta urte amaiera baino lehen beste bilera baterako
>> deia egingo da.
>>
>> Ondoloin,
>> Julen.
>>
>> [1] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2010-October/003269.html
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>>
> Kronika interesgarria Julen. Ea hurrengo bilerara joaterik dudan.
>
Edukien kontua zer esan handi izango duzu Mikel, Danik edukiak
wikipedirekin lotzen baitzuen.
> mikel
Ander.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago