[Librezale] Software Librearen eta euskararen inguruko bileraren ajeak
Mikel Iturbe
mik.iturbe a bildua gmail.com
Al, Urr 18, 23:02:51, CEST 2010
Julen<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urrren 18a 22:45):
> Gabon,
>
> Dakizuen bezela, SALEko Danik deituta, Software Librearen eta euskararen
> inguruko bilera zen gaur Donostiako Informatika Fakultatean.
> Bildutako hamabi lagunen artean Librezale batzuk bertan izan gera, beste
> batzuk ezin izan duzue bertaratu baina interes orokorrekoa denez, hona hemen
> komentatu diren lauzpabost gauza. Ziur gauza gehiago ere badaudela beraz
> bertan egondakoek luza dezatela hau...
>
> Bidalitako gonbidapen-mezuaren[1] eranskinetako dokumentuak hainbat helburu
> biltzen dituen arren, gaurko bileran Software Librearen euskaratzean
> zentratu gara.
>
> Batetik, egun euskaratzen denaren inguruko argazki modukoa egin da, jakiteko
> bakoitza nondik nora dabilen, prozesuak nolakoak diren...
>
> Honekin batera arduradunen taula bat landu da ondorengo informazioarekin:
> nork ordaintzen duen euskaratzea, nor arduratzen den itzulpen lanaz eta nork
> egiten dituen IKT arloko kudeaketak. Gainera, itzultzea mereziko lukeen
> softwarea aipatu da eta bateren bat estrategikoa izan daiteke (ERP mundua).
>
> Bestetik, egungo egoeraren AMIA (Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak eta Aukerak)
> analisia egin dugu denon artean, eztabaidarako puntu dexente plazaratuz.
>
> Garbi geratu da komunikazio eta koordinazio aldetik asko daukagula
> hobetzeko, bai beste lokalizazio entitateekin eta baita erabiltzaile
> arruntekin (lagundu nahi dut: zer egin dezaket? nora jo behar dut?).
>
> Lehiaketa publikoek ezartzen dituzten erritmoak hausteko beharra ere agerian
> geratu da. Ildo honetatik kezka agertu da halaber: diru-laguntzen eteteak ez
> luke softwarearen euskaratzearen eguneratzea zapuztu behar.
>
> Hodeiak ere kezka sortzen du eta, bertan erabiltzen den software gehiena
> itxia denez, euskararentzat arrixku bezala agertzen da.
>
> Lokalizazioetarako erreferentziazko gune zentralizatu bat sortzearen aldeko
> hitzak ere entzun dira.
> Terminologia glosarioak eta itzulpen-memoriak zabaltzeko eta aditzera
> emateko beharra dago, berrerabilpena sustatuz konsistentzia lortzeko.
>
> Proposamenen artean, itzulpen esprintak eta partyak egiteko aukera aipa
> daiteke.
>
> Danik denbora eta prestasuna agertu du gai hauetan laguntza eskaintzeko, bai
> kargudun jendearekin hitz eginez eta ahal duen neurrian eraginez.
>
> Interes gehiago duenarentzat, esan du aipatu diren kontu zehatzekin
> dokumentu bat osatuko duela. Zabalkundea, ekintza zehatzak, edukiak... gauza
> ugari geratu da airean eta urte amaiera baino lehen beste bilera baterako
> deia egingo da.
>
> Ondoloin,
> Julen.
>
> [1] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2010-October/003269.html
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
Kronika interesgarria Julen. Ea hurrengo bilerara joaterik dudan.
mikel
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago