[Librezale] Librezale asanblada 2010 (Euba 2.1etik)

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Urr 19, 08:55:32, CEST 2010


  Aupa!


  Software librea eta euskarari buruzko bilerak ondorio argi bat utzi du 
nire gogoan, gure proiektua ezin dugu eten. Nire iritzi xumean, ezin 
gara abendua arte itxaroten egon erabakiak hartzeko eta gero bi astetan 
zerbitzaria lortu, migrazioaren inguruko lan guztiak arrapaladan egiten 
ibili. (Are gehiago beste taldeko bati ardura hori eman asanbladan aulki 
baten eserita gaudenon aldetik)

  Horregatik erabakiak lehenbailehen hartu, lana egin behar dutenei 
gauzak baldintzarik egokienetan eta proiektuak etenik ez izateko eperik 
egokienetan egin ahal izateko asanblada azaroan egitea proposatzen dut.

Gure komunikazio tresna nagusia posta zerrenda hau denez bertan 
erantzunez ager daitezkeen aukeretan izena gehi dezakegu azkenean 
asanblada non eta noiz egin erabakiz.
Hona hemen lehen bi proposamenak:



1. proposamena: Azaroak 13, Arrasate
Ander Elortondo




2. proposamena: Azaroak 20, Arrasate
Ander Elortondo











Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago