[Librezale] Software Librearen eta euskararen inguruko bileraren ajeak

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Urr 18, 22:45:00, CEST 2010


Gabon,

Dakizuen bezela, SALEko Danik deituta, Software Librearen eta euskararen 
inguruko bilera zen gaur Donostiako Informatika Fakultatean.
Bildutako hamabi lagunen artean Librezale batzuk bertan izan gera, beste 
batzuk ezin izan duzue bertaratu baina interes orokorrekoa denez, hona 
hemen komentatu diren lauzpabost gauza. Ziur gauza gehiago ere badaudela 
beraz bertan egondakoek luza dezatela hau...

Bidalitako gonbidapen-mezuaren[1] eranskinetako dokumentuak hainbat 
helburu biltzen dituen arren, gaurko bileran Software Librearen 
euskaratzean zentratu gara.

Batetik, egun euskaratzen denaren inguruko argazki modukoa egin da, 
jakiteko bakoitza nondik nora dabilen, prozesuak nolakoak diren...

Honekin batera arduradunen taula bat landu da ondorengo 
informazioarekin: nork ordaintzen duen euskaratzea, nor arduratzen den 
itzulpen lanaz eta nork egiten dituen IKT arloko kudeaketak. Gainera, 
itzultzea mereziko lukeen softwarea aipatu da eta bateren bat 
estrategikoa izan daiteke (ERP mundua).

Bestetik, egungo egoeraren AMIA (Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak eta 
Aukerak) analisia egin dugu denon artean, eztabaidarako puntu dexente 
plazaratuz.

Garbi geratu da komunikazio eta koordinazio aldetik asko daukagula 
hobetzeko, bai beste lokalizazio entitateekin eta baita erabiltzaile 
arruntekin (lagundu nahi dut: zer egin dezaket? nora jo behar dut?).

Lehiaketa publikoek ezartzen dituzten erritmoak hausteko beharra ere 
agerian geratu da. Ildo honetatik kezka agertu da halaber: 
diru-laguntzen eteteak ez luke softwarearen euskaratzearen eguneratzea 
zapuztu behar.

Hodeiak ere kezka sortzen du eta, bertan erabiltzen den software gehiena 
itxia denez, euskararentzat arrixku bezala agertzen da.

Lokalizazioetarako erreferentziazko gune zentralizatu bat sortzearen 
aldeko hitzak ere entzun dira.
Terminologia glosarioak eta itzulpen-memoriak zabaltzeko eta aditzera 
emateko beharra dago, berrerabilpena sustatuz konsistentzia lortzeko.

Proposamenen artean, itzulpen esprintak eta partyak egiteko aukera aipa 
daiteke.

Danik denbora eta prestasuna agertu du gai hauetan laguntza eskaintzeko, 
bai kargudun jendearekin hitz eginez eta ahal duen neurrian eraginez.

Interes gehiago duenarentzat, esan du aipatu diren kontu zehatzekin 
dokumentu bat osatuko duela. Zabalkundea, ekintza zehatzak, edukiak... 
gauza ugari geratu da airean eta urte amaiera baino lehen beste bilera 
baterako deia egingo da.

Ondoloin,
Julen.

[1] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2010-October/003269.html



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago