[Librezale] Euba 2.1
Asier Sarasua
asiersar a bildua yahoo.com
Iga, Urr 10, 19:28:54, CEST 2010
----- Original Message ----
> From: Julen <julenx a bildua gmail.com>
> To: librezale a bildua librezale.org
> Sent: Fri, October 8, 2010 12:16:10 PM
> Subject: Re: [Librezale] Euba 2.1
>
> az., 2010.eko urrren 06a 13:18(e)an, patxi gaztelumendi(e)k idatzi zuen:
> > Iepa lagunok.
> >
> > Une garrantzitsua da hau librezalerentzat.
>
> Niri ondo iruditzen zait, denboraz nahiko larri ibiliko naizen arren
> seguru jota.
>
> Zerbitzariarena halere, oker ez banago hil honetan egin beharreko
> zerbait dirudi, ez al da ala?
>
> Julen.
> _______________________________________________
Aupa, Librezaleren egoerari buruz orain arte esandakoak bildu ditut. Uste dut
erabakiak hartzeko garaia dela.
1.- Librezaleren helburua, softwarea euskaraz jartzea.
Proiektu asko ditugu orain, eta garrantzitsu batzuk eguneratu egin behar dira,
batez ere Mailman eta WordPress; baina besteak ere, batez ere Mozillakoak,
eguneratuta mantendu behar dira, eta horrek ere lana eskatzen du. Garrantzitsua
iruditzen zait jakitea zenbat gauden prest itzulpenak egiteko, hori da
Librezaleren mamia. Ez soilik prest egotea, egin egitea ere bai.
Mikelek WordPressi ekingo diola esan duenez, ni Mailman eguneratzeko prest nago.
Hala ere, urrian ezingo dut, ze beste kontu batean sartuta nago orain.
Librezale zerrendan 78 e-posta helbide harpidetuta daude. Berriro esango dut, ze
kontu honen inguruko gakoetako bat iruditzen zait: softwarea itzultzeko prest
nor dagoen eta itzulpenak nork egingo dituen jakitea garrantzitsua da.
Wikian proiektu bakoitzaren inguruan ematen den informazioa ere eguneratuta
mantendu behar da.
Beste lan bat ere badaukagu orain, blogaren eguneratzea. Ez dakit zein den zuen
ideia, baina nik uste dut mugimenduan mantendu behar dela, eta gutxienez hilean
bizpahiru artikulu sartu behar direla. Horretarako, norbait prest egon behar da
artikuluak idazteko. Gero eta jende gehiagok idatzi, ba hobeto.
2.- Ostatatzearen lan teknikoa.
Nik gutxi dakit honi buruz, baina prest nago ahal den neurrian laguntzeko.
Webgunea eguneratzen aritu ginenean instalatu nituen WordPress, Mediawiki eta
FluxBB nire ordenagailuan eta zerbait egin dezaket.
Zerbitzaria aukeratzearena, ba hor zuek esango duzue. Linode esan duzue, ba
Linode. Aritz Oleak esan du OVH begiratu daitekeela... Baina hori bai
lehenbailehen egin beharko dugula.
3.- Dirua
Ni dirua jartzeko prest nago, uste dut gehienok bezala. Ez nago prest diru hori
kudeatzeko, esan nahi dut nire izena jartzea domeinua eta ostatatzea
ordaintzeko, ze nahiko daukat Euskalbarrekoarekin. Librezalek izaera legalik ez
duenez, izena emango duen pertsona bat behar dugu. Orain, noren izenean dago eta
nork ordaintzen du librezale.org domeinua?
Uste dut aurreikuspen bat egin eta urtez urte honetaz kezkatzen ibili ordez (edo
okerrago dena, hurrengo urteetan pertsona bakar batek ordaintzea dena), hainbat
urtetako gastua ordaintzeko dirua jarri beharko genukeela hasieratik. Agian 5
urterako dena ordainduta utzi.
Dirua lortzeko bideei dagokienez, kamisetarena hor dabil bueltaka urtetan, eta
ez da inoiz egin. Ondo egon daiteke kamiseta egitea, nik Librezaleren kamiseta
bat euki nahi nuke. Hala ere, kamiseta egitea, banatzea, saltzea, etab.
kostatuko zaiguna (denboran) ikusi beharko litzateke. Softwarea itzultzeko
denbora kentzen badit, nahiago dut zuzenean dirua jarri.
4.- Bilera
Nahi duzuen tokian eta nahi duzuen egunean. Nik badaukat leku handi bat
erabiltzeko aukera, txuleta erreak egiteko prestatuta dago gainera, baina Euskal
Herriaren ertz batean dago, eta uste dut hobe litzatekeela Euskal Erdian egitea,
librezalekide gehienak hurbilago egon daitezkeen lekuren batean.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago