[Librezale] Euba 2.1

Julen julenx a bildua gmail.com
Or, Urr 8, 12:16:10, CEST 2010


az., 2010.eko urrren 06a 13:18(e)an, patxi gaztelumendi(e)k idatzi zuen:
> Iepa lagunok.
>
> Une garrantzitsua da hau librezalerentzat.
>
> Duela ia 2 urte, 2008ko abenduan (Durangon azoka ospatzen zen bitartean)
> bildu ginen Euban.
> Dozena bat lagun elkartu, eta bi urteren buruan... han esandako gehienak
> edo ia denak... burutu ditugu. Kostata batzuk, gogotsu gehienak... eta
> oso txukuna guztiak.
>
> Librezale.org duela 2 urte baino politagoa, indartsuagoa,
> erakargarriagoa eta ikusgarria da. Alde horretatik, zoriONak guzti guztioi.
>
> Bi urte igaro dira, eta hurrengo biei -gutxienez- heltzeko abagunea da.
> Bidea egiteko dago.
>
> Hemendik eta Durangoko azokako sasoira, horrelako beste bilera bat
> egiteko deialdia prestatuko nuke. Wikian gaiak eta egunak proposatzeko
> orrialde bat sortuz.
>
> Indartsu heldu gaitezke bilerara, eta gogotsuago atera bertatik.
>
> Euskarazko software librea, errealitate txukuna da une honetan.
>
> Mozillako proiektuak, wordpress, pootle, mailman, proiektu txikiak, gure
> webgunea, gure kontuak... hor daude.
>
> Horrez gain, mundurat zerbitzariaren afera ere aipatu daiteke. Eta agian
> zerbitzari propioaren ideia... ikuspegi librezale batetik tanteatu,
> aukerak ikusi... nork daki zer.
>
> Ondo baderitzozue, 2010 bukaeran, librezale topaketa bideratu dezakegu.
> Arratsalde bat, edo auskalo!
>
> zuen esanetara, eta zuen mezu guztiei adi adi jarraitzen dien honek.

Niri ondo iruditzen zait, denboraz nahiko larri ibiliko naizen arren 
seguru jota.

Zerbitzariarena halere, oker ez banago hil honetan egin beharreko 
zerbait dirudi, ez al da ala?

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago