[Librezale] WordPressen ardura

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Urr 6, 14:34:38, CEST 2010


az., 2010.eko urrren 06a 11:19(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
>
> Kontua da wikiko argibideak irakurri ditudala eta Pootle zerbitzariari
> begiratu bat bota diodala, baina galduta ikusten dut nire burua. Beraz,
> argibideak emateko prest baldin bazabiltza, eskertuko nizuke eta kable
> bat botatzen badidazu hasieran itzulpenekin ba oraindik hobeto.

Wikiko argibideak[1] eguneratu ditut, ez dakit ulergarriago dagoen orain.

Finean lan-fluxua ondorengoa da:

- POT berriak eskuratzea SVNtik
http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/pot/trunk/

- Azken PO fitxategiak eskuratzea Pootletik
http://librezale.org:8080/eu/wordpress/

- PO fitxategiak azken POT txantiloira eguneratzea gettext paketeko 
msgmerge tresna erabiliz
msgmerge wordpressX.Y.po wordpress.pot -o wordpressX.Y.eguneratua.po

- PO fitxategi berriak Pootlera igotzea (izen berberak mantenduz)


Kontuan hartu beharreko detaile batzuk:

- Momentuz zu bakarrik arituko bazara lanean, itzulpena offline ere osa 
dezakezu, Virtaal[2] editorea erabilita adibidez.

- Dagoeneko argitaratuta dagoen bertsio bat itzuli nahi izanez gero (hau 
da, garapeneko bertsioa ez dena; orain 3.0 argitaratuta dago eta 3.1 da 
garapen-bertsioa), POT fitxategia eskuratzeko helbidea ez da trunk-i 
dagokiona. 3.0rako hau izango genuke adibidez:
http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/pot/tags/3.0/

- Lehen wp-polyglots posta-zerrenda zegoen baina bertan behera utzi 
dute. Itzultzaileen arteko eztabaida-foroa hau da orain:
https://wppolyglots.wordpress.com/


Bertsio berri bat argitaratzeko prest dagoenean beste urrats batzuk 
jarraitu behar dira eu.wordpress.org gunean pakete lokalizatuak 
sortzeko. Fitxategiak SVNra igo behar dira (beharrezkoa da baimena) eta 
web interfazetik paketeak sortzeko botoia sakatu behar da.

Baina ondo irudituz gero, bertsio berria argitaratzeko prest dagoen 
garaian berrikus ditzakegu azken urrats hauek.


Oraindik dudarik bada segi lasai galdetzen,
Julen.

[1] http://librezale.org/wiki/WordPressen_itzulpena_kudeatzeko_laguntza
[2] http://virtaal.org



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago