[Librezale] Librezaleren egoera

ibai a bildua oihanguren.com ibai a bildua oihanguren.com
As, Urr 5, 10:52:04, CEST 2010


>>
>>De: Mikel Iturbe <mik.iturbe a bildua gmail.com>
>>Para: librezale a bildua librezale.org
>>Enviado: lun,4 octubre, 2010 19:35
>>Asunto: Re: [Librezale] Librezaleren egoera
>>
>>Asier Sarasua<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
>> urrren 04a
>>19:30):
>>
>>Librezaleren webgunea bertan behera dago duela astebetetik. Zerrenda hau
>> ba al
>>>dabil?
>>>
>>>Bi horiek berpizten ez baditugu, hiltzat eman dezakegu Librezale.
>>>
>>>Zer egin behar dugu hau konpontzeko?
>>>
>>>
>
>>Kaixo Asier,
>>
>>Zerrenda badabil eta ni egunean zehar arazo barik sartu naz Pootle
>> zerbitzarira
>
>>(baita orain be)...
>>
>>mikel
>
> Arrazoia, Pootle-era ondo sartu naiz. Zerrenda ere badabil. Webgunea ez
> dabil,
> ezta mundurat.net ere.
>
>
> Ez dakit mundurat.net-en egoerari buruzko eztabaida zertan geratu zen,
> zerbait
> erabaki zen ala ez, ez nago zerrenda horretan. Librezaleri dagokionez,
> aurrera
> jarrai dezan nahi badugu zerbait egin beharko genuke. Botea jarri eta
> ostatatzeren bat kontratatu, uste dut Txopik zerbait komentatu zuela, eta
> gero
> migrazioa egin.
>
> Galdera bat: zenbat gara Librezalekoak gaur, orain? Gauza bat da zerrenda
> honetara apuntatuta egotea eta beste bat benetan honekin zerbait egin nahi
> dugunok zenbat garen ezagutzea. Gero eta gutxiago garela iruditzen zait...
>
> Asier.
>

Aupa, oporretatik itzuli eta nagi xamar nabil... oraindik mezu piloa dut
irakurtzeko, Munduraten egoerari buruzkoak adibidez...

Ni lehengoarekin, Mozilla Europe eta beste itzulpen batzuekin laguntzen
jarraitzeko prest nago, hortik aurrera alperrik sartuko naiz beste
zerbaitetan, badakit eta ez dudala hasitakoa bukatuko.

Hostingerako dirua jartzeko ere prest, noski. Baina hostinga bilatzeko ez
dakit zertan lagun dezakedan. Nik Dreamhost bakarrik ezagutzen dut, eta
hori ere gutxi...

Librezalekide berriak erreklutatzeko moduren bat bururatzen zaizue, lan
gehiegi eskatzen ez duena? Agian zerrendan bertan badago jendea laguntzeko
prest... Hala bada, animatu eta parte hartu!




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago