[Librezale] Librezaleren egoera
Aritz Olea Zubikarai
aritz a bildua itxaropena.org
As, Urr 5, 11:59:34, CEST 2010
Kaixo denei,
Denbora daramat librezaleko zerrendak irakurtzen, baina sekula ez dut parte hartu. Azken mezuak irakurtzean iruditu zait gaizki ez litzatekela etorriko nire aldetik laguntzatxo pixkat eskaintzea. Beno, honako hauek dira nire gomendioak.
Ostalaritza merke ta normaltxo bat nahi baldin bada, begiratu duzue OVH-n? Enpresa berak badauka kemsirve.es web gunea, ta kostu merkeagoko makinak ematen ditu. Adibidez, sinpleena, celeron bat, 18¤ inguru dira hilean, ez dago gaizki. Babesle bat ere aurkitu daiteke zerbitzaria eskaintzeko edo enpresaren bat publizitatea nahi duena.. nahiz eta agian ez izan biderik egokiena.
Hori bai, arazotxo txiki bat du kemsirve merke horrek; zerbait gertatzen bada makinarekin (hardware arazoak..), ez pentsa 2 ordutan konpontzen dutenik, datacenterreko teknikariek agian 24-48 ordu egiten dituzte arazo horiek tratatzen. Hala ere, pixkat "zaila" da arazo horiek ematea.
Makina oso bat hartzeko asmoa baldin badago, nik arazorik gabe lagun dezaket hori kudeatzen, prestatzen, edo dena delakoa. Noski, honek Linux edo BSD erabiltzen ez badu dokumentatu egin beharko nintzateke xD
Beno, ea zer deritzozuen :)
Ah! Mikelek badaki nor naizen, agian ez da gogoratuko baina.. :-P
Aritz
El 05/10/2010, a las 10:52, ibai a bildua oihanguren.com escribió:
>>>
>>> De: Mikel Iturbe <mik.iturbe a bildua gmail.com>
>>> Para: librezale a bildua librezale.org
>>> Enviado: lun,4 octubre, 2010 19:35
>>> Asunto: Re: [Librezale] Librezaleren egoera
>>>
>>> Asier Sarasua<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
>>> urrren 04a
>>> 19:30):
>>>
>>> Librezaleren webgunea bertan behera dago duela astebetetik. Zerrenda hau
>>> ba al
>>>> dabil?
>>>>
>>>> Bi horiek berpizten ez baditugu, hiltzat eman dezakegu Librezale.
>>>>
>>>> Zer egin behar dugu hau konpontzeko?
>>>>
>>>>
>>
>>> Kaixo Asier,
>>>
>>> Zerrenda badabil eta ni egunean zehar arazo barik sartu naz Pootle
>>> zerbitzarira
>>
>>> (baita orain be)...
>>>
>>> mikel
>>
>> Arrazoia, Pootle-era ondo sartu naiz. Zerrenda ere badabil. Webgunea ez
>> dabil,
>> ezta mundurat.net ere.
>>
>>
>> Ez dakit mundurat.net-en egoerari buruzko eztabaida zertan geratu zen,
>> zerbait
>> erabaki zen ala ez, ez nago zerrenda horretan. Librezaleri dagokionez,
>> aurrera
>> jarrai dezan nahi badugu zerbait egin beharko genuke. Botea jarri eta
>> ostatatzeren bat kontratatu, uste dut Txopik zerbait komentatu zuela, eta
>> gero
>> migrazioa egin.
>>
>> Galdera bat: zenbat gara Librezalekoak gaur, orain? Gauza bat da zerrenda
>> honetara apuntatuta egotea eta beste bat benetan honekin zerbait egin nahi
>> dugunok zenbat garen ezagutzea. Gero eta gutxiago garela iruditzen zait...
>>
>> Asier.
>>
>
> Aupa, oporretatik itzuli eta nagi xamar nabil... oraindik mezu piloa dut
> irakurtzeko, Munduraten egoerari buruzkoak adibidez...
>
> Ni lehengoarekin, Mozilla Europe eta beste itzulpen batzuekin laguntzen
> jarraitzeko prest nago, hortik aurrera alperrik sartuko naiz beste
> zerbaitetan, badakit eta ez dudala hasitakoa bukatuko.
>
> Hostingerako dirua jartzeko ere prest, noski. Baina hostinga bilatzeko ez
> dakit zertan lagun dezakedan. Nik Dreamhost bakarrik ezagutzen dut, eta
> hori ere gutxi...
>
> Librezalekide berriak erreklutatzeko moduren bat bururatzen zaizue, lan
> gehiegi eskatzen ez duena? Agian zerrendan bertan badago jendea laguntzeko
> prest... Hala bada, animatu eta parte hartu!
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
--
Aritz Olea Zubikarai
aritz a bildua itxaropena.org
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago