[Librezale] Librezaleren egoera

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Urr 5, 09:16:04, CEST 2010


Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
>   (...)
>> Hala ere, oso posible ikusten det Mundurat hilea amaitzerako saretik
>> 'at' egotea, egoera oso zailean dagota gaur egun.
>>
>
> Ez dut mundurat sarea ezagutzen, librezalek bertan ostatu hartua zuela
> besterik ez.
> Ondorioz ez naiz inor mundurat inguruan ezer adierazteko, hainbeste
> denboran gure proiektua lagundu duenari esker ona baino ez diodan arren.
> Asierrek esandakoari erantzunez, ni prest nago librezale aurrera
> ateratzeko.
>
> Librezalek hainbat motatako laguntza behar du, ekonomikoa (ostatu berria
> gutxienez), teknikoa (ostatu horren kudeatze eta mantentzea), proiektuen
> mantentzea (librezaleren muina).

Ni ere prest nago Librezale aurrera ateratzeko. Aipatu dituzun hiru puntu
horiek funtsezkoak iruditzen zaizkit.

* Dirua

Alor ekonomikoa orain arte ez dugu landu baina ditugun beharrak nahiko
txikiak direla ikusirik, konponketa zailik izango ez duelakoan nago.

* Ostalaritza

Ostatuaren kudeatzea eta mantentzea berriz ez dut bat ere argi ikusten,
orain arte lan gehiena pertsona bakarrak egin bait du (Mikel Olasagastik)
eta hemendik gutxira ostalari berria bilatu, behar ditugun softwareak
instalatu eta txukundu, edukiak migratu eta abar egin beharko bait ditugu.
Hori lan dexente da eta oraindik hasi ere ez gara egin konponbideak bilatu
eta aztertzen. Nik pertsonalki zalantza daukat edibidez Pootle zerbitzua
edozein hosting-ean jarri dezakegun, ulertu dudanagatik beste software
batzuek ez dituzten betebeharrak eskatzen bait ditu.

Makina oso bat (birtuala ala ez) alokatuz gero, ez genuke arazorik izango
nahi ditugun zerbitzu guztiak instalatzeko eta guk nahi dugun eran
kudeatzeko, baina horrek ostalaritza zerbitzu arrunt batek baino lan
gehiago da dakar, eta nortzuk leudeke lan hori egiteko prest?

* Proiektuak

Proiektu dexente ditugu martxan (software euskaraketak, itzulpen gida,
webguneko albisteak, foroak...) eta egia da beraiek aurrera ateratzen
egoten garela denbora gehiena. Aurreko bi puntuak konpontzea
behar-beharrezkoa dugunez (diru iturria eta hosting-a), proiektu guztiak
gelditzeko arriskua dugu. Beno, nik pertsonalki nahiago nuke hori hilabete
pare batez, egin beharreko lanak ez egin eta Librezale osoa ikututa
gelditzea baino.

Beraz, zein konponbide ikusten duzue? Zeintzuk pausu eman behar genituzke?

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago