[Librezale] Librezaleren egoera
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Urr 5, 12:39:03, CEST 2010
Eguerdi on,
ar., 2010.eko urrren 05a 09:16(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
>> (...)
>>> Hala ere, oso posible ikusten det Mundurat hilea amaitzerako saretik
>>> 'at' egotea, egoera oso zailean dagota gaur egun.
>>>
>>
>> Ez dut mundurat sarea ezagutzen, librezalek bertan ostatu hartua zuela
>> besterik ez.
>> Ondorioz ez naiz inor mundurat inguruan ezer adierazteko, hainbeste
>> denboran gure proiektua lagundu duenari esker ona baino ez diodan arren.
>> Asierrek esandakoari erantzunez, ni prest nago librezale aurrera
>> ateratzeko.
>>
>> Librezalek hainbat motatako laguntza behar du, ekonomikoa (ostatu berria
>> gutxienez), teknikoa (ostatu horren kudeatze eta mantentzea), proiektuen
>> mantentzea (librezaleren muina).
>
> Ni ere prest nago Librezale aurrera ateratzeko. Aipatu dituzun hiru puntu
> horiek funtsezkoak iruditzen zaizkit.
>
> * Dirua
>
> Alor ekonomikoa orain arte ez dugu landu baina ditugun beharrak nahiko
> txikiak direla ikusirik, konponketa zailik izango ez duelakoan nago.
Hartzen den norabidea hartzen dela ere, uste dut botea jartzeko arazo
handiegirik ez genukeela izango.
Kamisetak eginda ere diru apur bat lor daiteke.
> * Ostalaritza
>
> Ostatuaren kudeatzea eta mantentzea berriz ez dut bat ere argi ikusten,
> orain arte lan gehiena pertsona bakarrak egin bait du (Mikel Olasagastik)
> eta hemendik gutxira ostalari berria bilatu, behar ditugun softwareak
> instalatu eta txukundu, edukiak migratu eta abar egin beharko bait ditugu.
> Hori lan dexente da eta oraindik hasi ere ez gara egin konponbideak bilatu
> eta aztertzen. Nik pertsonalki zalantza daukat edibidez Pootle zerbitzua
> edozein hosting-ean jarri dezakegun, ulertu dudanagatik beste software
> batzuek ez dituzten betebeharrak eskatzen bait ditu.
>
> Makina oso bat (birtuala ala ez) alokatuz gero, ez genuke arazorik izango
> nahi ditugun zerbitzu guztiak instalatzeko eta guk nahi dugun eran
> kudeatzeko, baina horrek ostalaritza zerbitzu arrunt batek baino lan
> gehiago da dakar, eta nortzuk leudeke lan hori egiteko prest?
Pootle zerbitzariaren instalazio, kudeaketa eta eguneraketetarako prest
nago ni gutxienez.
Hortik aurrerakoetan ere lagun dezaket, denon arteko inplikazioarekin
bada noski. Mikel, hi ere laguntzeko prest kudeaketa orokorrean?
Bide batez, Mundurateko etorkizunaren inguruko zerrendan Mikelek
iragarri berri du hil honen bukaeran amaiera emango zaiola Mundurati
gaur egun ezagutzen dugun proiektu bezela. Hortaz alternatibak planteatu
beharko lirateke.
Nire partetik, eta aurreko eztabaida batean komentatu zen bezala, VPS
bat hartzea ondo ikusten dut, Linoden adibidez. Ezagutzen dut proiektu
askotarako zerbitzu hori arazorik gabe darabilen jendea, beraz
erreferentziazkoa da.
> * Proiektuak
>
> Proiektu dexente ditugu martxan (software euskaraketak, itzulpen gida,
> webguneko albisteak, foroak...) eta egia da beraiek aurrera ateratzen
> egoten garela denbora gehiena. Aurreko bi puntuak konpontzea
> behar-beharrezkoa dugunez (diru iturria eta hosting-a), proiektu guztiak
> gelditzeko arriskua dugu. Beno, nik pertsonalki nahiago nuke hori hilabete
> pare batez, egin beharreko lanak ez egin eta Librezale osoa ikututa
> gelditzea baino.
Diruaren eta ostatuaren egoerez aparte eta Asierrek idatzitako aurreko
mezu baten ildotik, esango nuke proiektuen martxa bi faktore hoiekiko
independentea dela neurri batean. Bale, lehenengo biak gabe gure
jarduera aurrera eramatea oso zaila da, baina dirua eta ostatua izateak
ez du proiektuen osasuna bermatzen.
Ni naiz denbora gutxiagorekin dabilen lehena, baina saltsa honetan
segitzeko asmoarekin nago. Pi azkenaldian off dago eta egiten zuen lan
eskerga ikusita, asko nabaritzen da aktibitatearen jaitsiera.
Honekin esan nahi dudana da, diruari eta ostatuari garrantzia ematea
ondo dagoela (eta beharrezkoa dela) baina beti ere gero proiektuen
aktibazioan ere lan egingo bada.
Hoiexek nere bi xentimoak.
Julen.
[1] http://www.linode.com/
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago