[Librezale] Fwd: Airean zerbitzaria

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ast, Aza 25, 22:43:51, CET 2010


Aupa Librezaleok,

Hainbat talderen artean zerbitzaria partekatzeko eta gastuak ere
partekatzeko nahiko ados agertu ginen Arrasateko biltzarrean. Baina Mikel
Olasagastik kezka agertu zuen ea ez ote zen zerbitzari berria hainbat talde
txikiren etxea bilakatuko eta gero eta kudeatzeko zailagoa bilakatuko...

Oraingoz talde gutxi elkartu gara Airean. Mugak ipintzekotan zerbitzaria
kudeatzen ibiliko zareten horiek ipini beharko.

UKBerrikoekin zerbitzaria partekatzeko nik behintzat problemarik ez. +1.
Alde.

Zerbitzaria Librezale taldeko kide baten izenean egote edo Uribe Kostako
elkarte baten izenean egote kontuari... Tira. UKBerri elkartekoen izenean
jartzeko, nik eragozpenik ez.


Mesedez, sar nazazu neu ere posta-zerrenda horretan Mikel. Proiektua nola
garatzen den hurbiletik ikusi nahi nuke.

Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101125/505eba38/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago