[Librezale] Fwd: Airean zerbitzaria

Mikel Iturbe mik.iturbe a bildua gmail.com
Ast, Aza 25, 19:48:50, CET 2010


Mikel Olasagasti<mikel a bildua olasagasti.info> igorleak hau idatzi zuen
(2010eko azaren 25a 19:18):
> Aupa,
>
> Komentatu bezela larunbatean Durangon bildu ginen eta 'airean' (librezalen
> proposatu zen izenetako bat) proiektuari argi berdea eman genion.
>
> Aste hontan beste proiektu bat batu da proiektura, UKBERRI. Gaur egun duten
> sistematik WPra salto egin behar dute eta hauei ere interastu zaie
> proiektua.
>
> Mezu hau bidali ditu oraintxe eta bertan azaltzen dute beraien proposamena.
> Elkarte direnez euren izenean hartzeko aurkezten dute burua.
>
> Bestalde aldi baterako posta zerrenda bat sortzekotan nao gauzak koordinatu
> ahal izateko. Librezaletik norbaitek harpidetu nahi du? Esan eta gehituko
> zerrendara, bestela CC gehiegi izango dirata.
>
> Zaindu!
>
> ---------- Birbidalitako mezua ----------
> Igorlea: UKBERRI.NETeko idazkaritza <idazkaritza a bildua ukberri.net>
>
>
> Kaixo:
>
> Ikusita Mikel, Arraio, Zintzilik, Koska eta MusikHerriak ez dutela arazorik,
> eta Librezale ados balego*, UKBERRI.NET hasieratik sartuko litzateke Airean
> ekimenean.
>
> Aurrekoan esan bezala, gu prest gaude zerbitzaria alokatzeko elkartea,
> telefonoa, kreditu txartela eta abar jartzeko, taldekideek eta gure
> presidenteak oniritzia eman diotela.
>
> Hortaz pausuak gauzatzen joateko, honakoak beharko genituzke:
>
> • Librezaleak baiezkoa (edo ezezkoa) ematea Aireani eta gauden
> sortze-kideoi.
> • Guztiok onartzea (edo ez) zerbitzaria UKBERRI Uribe Kostako Komunikabide
> Euskaldunak elkartearen izenean egotea.
>
> (eta aurrekoak positiboak izanez gero)
> • Gafok argitzea zer pausuak eman behar ditugun.
> • Kolektibo bakoitzak 100 euro sartzea (jarrita zein kolektiborenak diren)
> honako konturen batean:
>     - BBK: 2095 0022 00 9105085433
>     - CAJA LABORAL: 3035 0067 61 0670061754
> • Guk kontratazioa egitea.
> • Posta zerrenda sortzea.
>
> Ondo izan,
>
> Iņigo Fernandez de Martikorena,
> UKBERRI.NET
>
> * Orain arte Librezalekoei mezurik ez diegu bidali ez dakigulako nora
> bidali. Orain, norbaiti bidaltzearren Txopiri nago bidaltzen, berak zabal
> dezan.
>
> 24/11/10 22:56(e)an, zintzilik a bildua sindominio.net(e)k idatzi zuen:
>
> Aupa
>
> Guk ere erabaki hartu dugu eta aurrera Airean proiektuarekin.
>
> Oreretako Zintzilik irratia
>
>  Aupa,
>
> Neregatik arazorik ez!
>
> UKBERRI.NETeko idazkaritza<idazkaritza a bildua ukberri.net> igorleak hau idatzi
> zuen
> (2010eko azaren 22a 20:06):
>
> Kaixo, lagunok:
>
> Koska irratirako larunbateko batzarraren laburpena idazten ari nintzela,
> UKBERRIn azaldu dut gaia eta gu ere interesatuta gaude "Airean" parte
> hartzen. Izan ere, orain dugun zerbitzaria ekainean amaituko zaigu eta,
> egia
> esanda, aldatzeko gogoak ditugu. Aspaldi da gure asmoa webgunearen
> diseinua
> aldatzea eta PostNuketik Wordpressera migratzea. Gainera, proiektutxo
> bat
> dugu streaming-ari buruz eta egokia izango litzateke zerbitzari hori
> berau
> martxan jartzeko. Hortaz, zuek ongi baderitzozue, bost beharrean sei
> ginateke. Eta, gure presidenteak ondo ikusten badu ez litzaiguke
> inportatuko
> zerbitzariaz arduratzea (dirulaguntzak kitatzeko ere ondo etorriko
> litzaiguke).
>
> Zuek esan,
>
> Iņigo,
> UKBERRI.NET

Airean zerbitzariaren alde aho batez agertu ginen asanbladan, uste
dut, beraz alde horretatik jada ados gaudela esan daiteke, inork ez
badu kontrakorik esaten, behintzat.

Nik behintzat ez daukat inolako arazorik beste talde bat sartzeko
zerbitzarian. Are gehiago, uste dut UKBERRI.NETen kasuan onuragarria
izan ahal zaigula. Alde batetik diru gutxiago da talde bakoitzeko, eta
bestetik zerbitzariaren kontratazioa egiterako orduan elkartea izatea
lagungarria dela uste dudalako. Gainera eurei, diru-laguntza kontuak
errazteko balio baldin badie, ba hobeto. Buruko min bat gutxiago
guretzat.

Imajinatzen dut nahiz eta streaming proiektua abian jarri, oraindik
azpiegiturak askorako emango duela...

Sar nazazu posta-zerrenda horretan Mikel.

mikel



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago