Aupa Librezaleok,

Hainbat talderen artean zerbitzaria partekatzeko eta gastuak ere partekatzeko nahiko ados agertu ginen Arrasateko biltzarrean. Baina Mikel Olasagastik kezka agertu zuen ea ez ote zen zerbitzari berria hainbat talde txikiren etxea bilakatuko eta gero eta kudeatzeko zailagoa bilakatuko...

Oraingoz talde gutxi elkartu gara Airean. Mugak ipintzekotan zerbitzaria kudeatzen ibiliko zareten horiek ipini beharko.

UKBerrikoekin zerbitzaria partekatzeko nik behintzat problemarik ez. +1. Alde.

Zerbitzaria Librezale taldeko kide baten izenean egote edo Uribe Kostako elkarte baten izenean egote kontuari... Tira. UKBerri elkartekoen izenean jartzeko, nik eragozpenik ez.

Mesedez, sar nazazu neu ere posta-zerrenda horretan Mikel. Proiektua nola garatzen den hurbiletik ikusi nahi nuke.

Gorka Azk.