[Librezale] Fwd: Airean zerbitzaria
Mikel Olasagasti
mikel a bildua olasagasti.info
Ast, Aza 25, 19:18:06, CET 2010
Aupa,
Komentatu bezela larunbatean Durangon bildu ginen eta 'airean' (librezalen
proposatu zen izenetako bat) proiektuari argi berdea eman genion.
Aste hontan beste proiektu bat batu da proiektura, UKBERRI. Gaur egun duten
sistematik WPra salto egin behar dute eta hauei ere interastu zaie
proiektua.
Mezu hau bidali ditu oraintxe eta bertan azaltzen dute beraien proposamena.
Elkarte direnez euren izenean hartzeko aurkezten dute burua.
Bestalde aldi baterako posta zerrenda bat sortzekotan nao gauzak koordinatu
ahal izateko. Librezaletik norbaitek harpidetu nahi du? Esan eta gehituko
zerrendara, bestela CC gehiegi izango dirata.
Zaindu!
---------- Birbidalitako mezua ----------
Igorlea: UKBERRI.NETeko idazkaritza <idazkaritza a bildua ukberri.net>
*Kaixo:*
Ikusita Mikel, Arraio, Zintzilik, Koska eta MusikHerriak ez dutela arazorik,
eta Librezale ados balego*, UKBERRI.NET hasieratik sartuko litzateke Airean
ekimenean.
Aurrekoan esan bezala, gu prest gaude zerbitzaria alokatzeko elkartea,
telefonoa, kreditu txartela eta abar jartzeko, taldekideek eta gure
presidenteak oniritzia eman diotela.
Hortaz pausuak gauzatzen joateko, honakoak beharko genituzke:
• Librezaleak baiezkoa (edo ezezkoa) ematea Aireani eta gauden
sortze-kideoi.
• Guztiok onartzea (edo ez) zerbitzaria UKBERRI Uribe Kostako Komunikabide
Euskaldunak elkartearen izenean egotea.
(eta aurrekoak positiboak izanez gero)
• Gafok argitzea zer pausuak eman behar ditugun.
• Kolektibo bakoitzak 100 euro sartzea (jarrita zein kolektiborenak diren)
honako konturen batean:
- BBK: 2095 0022 00 9105085433
- CAJA LABORAL: 3035 0067 61 0670061754
• Guk kontratazioa egitea.
• Posta zerrenda sortzea.
Ondo izan,
*Iņigo Fernandez de Martikorena,
UKBERRI.NET*
* Orain arte Librezalekoei mezurik ez diegu bidali ez dakigulako nora
bidali. Orain, norbaiti bidaltzearren Txopiri nago bidaltzen, berak zabal
dezan.
24/11/10 22:56(e)an, zintzilik a bildua sindominio.net(e)k idatzi zuen:
Aupa
Guk ere erabaki hartu dugu eta aurrera Airean proiektuarekin.
Oreretako Zintzilik irratia
Aupa,
Neregatik arazorik ez!
UKBERRI.NETeko idazkaritza<idazkaritza a bildua ukberri.net>
<idazkaritza a bildua ukberri.net> igorleak hau idatzi
zuen
(2010eko azaren 22a 20:06):
Kaixo, lagunok:
Koska irratirako larunbateko batzarraren laburpena idazten ari nintzela,
UKBERRIn azaldu dut gaia eta gu ere interesatuta gaude "Airean" parte
hartzen. Izan ere, orain dugun zerbitzaria ekainean amaituko zaigu eta,
egia
esanda, aldatzeko gogoak ditugu. Aspaldi da gure asmoa webgunearen
diseinua
aldatzea eta PostNuketik Wordpressera migratzea. Gainera, proiektutxo
bat
dugu streaming-ari buruz eta egokia izango litzateke zerbitzari hori
berau
martxan jartzeko. Hortaz, zuek ongi baderitzozue, bost beharrean sei
ginateke. Eta, gure presidenteak ondo ikusten badu ez litzaiguke
inportatuko
zerbitzariaz arduratzea (dirulaguntzak kitatzeko ere ondo etorriko
litzaiguke).
Zuek esan,
Iņigo,UKBERRI.NET
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101125/dd25ab7a/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago