[Librezale] Klavaro itzultzen. Laguntza behar
Piarres Beobide
pi a bildua beobide.net
Ost, Aza 24, 12:44:35, CET 2010
<joseba a bildua euskalerria.org> igorleak hau idatzi zuen (2010eko azaren 24a 00:16):
> ----- Jatorriko mezua ondoren agertzen da -----
> Nork: Gorka Azkarate <gorkaazkarate a bildua gmail.com>
> Norentzat: librezale a bildua librezale.org
> Gaia: Re: [Librezale] Klavaro itzultzen. Laguntza behar
> Data: Fri, 19 Nov 2010 19:52:45 +0100
>
>>>
>>> Webgunean bertan argi jartzen du TP bidez kudeatzen
>>>>direla itzulpenak:
>>> http://klavaro.sourceforge.net/en/translation.html
>>>
>>
>>
>>Mila esker laguntzagatik, Julen. Zuk aipatzen duzun helbide
>>hori ikusita neukan. Talde horretako partaide izatea ez
>>zitzaidan ezinbestekoa iruditu baina badaezpada taldean
>>izena eman nuen. Mikel Olasagasti admin. bezala agertzen
>>zela, besterik ez dut gogoratzen. Baina ez nuen bertan
>>agertzen zen Mikelen helbidera inolako mezurik bidali. Mea
>>culpa.
>>
>>Egin duzuna beraz:
>>>> 1. Euskaratzen hasi
>>>> 2. Harremanetan jarri
>>>>
>>>
>>Azkenean horrela gertatu da, baina ez zen hori nire asmoa.
>>Kontua izan da askoz errazago egin zaidala berrehun eta
>>piko kate duen po fitxategia eskuratzea eta euskaratzea
>>behar nuen harremana lortzea baino.
>>
>>Eta bide batez; gauza bera gertatzen ari zait euskaratu
>>nahi dudan hurrengoarekin: edo TuxTyping edo KTouch. Behar
>>ditudan kontaktuak lortzen oso traketsa naiz. Oraindik ez
>>dut asmatu! (Baina oraingoan, ez naiz itzultzen hasiko
>>harremana lortu arte).
>
> Kaixo Gorka,
>
> Ktouch euskaratuta dago! Gainera ez interfazea bakarrik,
> landu
> beharreko testuak ere euskarara egokituta daude. Bai
> trebakuntzarako
> testuak eta bai ikasketarakoak ere (tz, ts, tx ...)
> Nik dakidala, ubuntu instalazioetan ktouch euskaraz ageri
> da.
> Bestalde, trebaketa testu gisa euskal kantak, atsotitzak eta
> horrelakoak
> egokitu ziren, kanten kasuan egileen baimena eta guzti lortu
> zen.
>
> Ezer behar izan ezkero esadazu.
Kaixo Joseba,
Iloba bat hauetako baten atzetik zebilenez ktouch instalatu diot
(Ubuntu bat erabiltzen du) eta esan bezala euskaraz dago, baina ez dut
ikusten euskarazko trebakuntza testurik. Paketeetan begiratzen egon
nauk baina ez dut ikusi non egon liteke...
Laguntzatxo bat?
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago