[Librezale] Ktouch eta OnEgin!

joseba joseba a bildua euskalerria.org
Al, Aza 29, 16:20:42, CET 2010


Jatorrizko mezua: az., 2010-11-24 12:10 +0100, egilea: Gorka Azkarate
> Josebak idatzi du:
> 
>                 ...
>                 Nik dakidala, ubuntu instalazioetan ktouch euskaraz
>                 ageri
>                 da.
>                 ...
> 
> Mila esker informazioagatik, Joseba. 
> 
> Zeuk abisua eman eta gero erraz topatu dut [1]
> 
> [1]
> http://alexgabi.blogspot.com/2010/07/linux-ktouch-mekanografia-ikasteko.html
> 
> Ubuntun, besterik gabe, lehenetsita deskarga daitekeen KTouch
> aplikazioa ez da hain erraz euskaraz jartzen baina agian horrela
> izango da Kbuntun.


Ktouch duela hainbat urte euskaratu eta hobetu zuen informatika
fakultateko ikasle batek bere proiektuan. Lan hori aplikazioaren
garatzaileekin elkar-lanean egin zen eta itzulpen fitxategiak, trebatze
fitxategiak eta ikasketa fitxategiak proiektuan integratuta geratu
ziren.

Beste proiektu baten bidez, Ktouch windows sistemetan ere erabilgarri
egitea lortu zen [1] eta erabilerarako eskuliburua ere eskura dago [2].

Eta proiektuez hitz egiten hasi naizenez, beste baten berri ere eman
nahi dut, elkarte gastronomikoen kudeaketarako aplikazioa: OnEgin!
(aplikazioa bera [3], instalaziorako argibideak [4], erabilerarako
eskuliburua [5] eta demoak [6], [7]). 
Aplikazio eder honek ordea itzulpena behar du: euskaraz egindako
aplikazioa da, eta ez dauka gaztelerazko itzulpenik ;-)

Ondo segi,
Joseba.

[1] http://www.sc.ehu.es/ccwmaodj/kbp/ktouch-win/ktouch-win.tgz
[2] http://www.sc.ehu.es/ccwmaodj/kbp/ktouch-win/erabilpen-gida.pdf
[3] http://www.sc.ehu.es/ccwmaodj/kbp/OnEgin/OnEgin.1.1.1.tar.gz
[4] http://www.sc.ehu.es/ccwmaodj/kbp/OnEgin/instalazio_eskuliburua.pdf
[5]
http://www.sc.ehu.es/ccwmaodj/kbp/OnEgin/erabiltzailearen_eskuliburua.pdf
[6] http://www.sc.ehu.es/ccwmaodj/kbp/OnEgin/kontua_egiteko_urratsak.pdf
[7] http://www.sc.ehu.es/ccwmaodj/kbp/OnEgin/OnEgin.ogg







Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago