[Librezale] Klavaro itzultzen. Laguntza behar
joseba
joseba a bildua euskalerria.org
Al, Aza 29, 17:24:52, CET 2010
Jatorrizko mezua: az., 2010-11-24 12:44 +0100, egilea: Piarres Beobide
> Kaixo Joseba,
>
> Iloba bat hauetako baten atzetik zebilenez ktouch instalatu diot
> (Ubuntu bat erabiltzen du) eta esan bezala euskaraz dago, baina ez dut
> ikusten euskarazko trebakuntza testurik. Paketeetan begiratzen egon
> nauk baina ez dut ikusi non egon liteke...
>
> Laguntzatxo bat?
Kaixo Pi,
aplikazioa euskaraz ageri bazaizu KDE-ren euskarazko paketeak instalatu
dituzula esan nahi du, beraz dena ondo eduki beharko zenuke. Alegia,
aplikazioaren goiko menuan
Trebakuntza -> irakurgai lehenetsiak -> Euskara (tekleatzen ikasteko)
eta
Trebakuntza -> irakurgai lehenetsiak -> Euskara praktika (trebakuntza)
bi aukera horiek azaldu beharko litzaizkizuke.
azken finean xml fitxategiak dira:
/usr/share/apps/ktouch/euprak.ktouch.xml
eta
/usr/share/apps/ktouch/eu.ktouch.xml
Bestalde fitxategi hauek zeuk ere alda zenitzake aplikaziotik bertatik:
Fitxategia -> editatu irakurgaia
aukera baliatuz.
Fitxategi horiek ez badauzkasu abisatu eta pasako dizkizut.
Ondo segi,
Joseba.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago