[Librezale] Klavaro itzultzen. Laguntza behar

Ander Gmail ander.elor a bildua gmail.com
Ost, Aza 24, 12:27:45, CET 2010


2010/11/24 12:10(e)an, Gorka Azkarate(e)k idatzi zuen:
> Josebak idatzi du:
>
>         ...
>         Nik dakidala, ubuntu instalazioetan ktouch euskaraz ageri
>         da.
>         ...
>
>
> Mila esker informazioagatik, Joseba.
>
> Zeuk abisua eman eta gero erraz topatu dut [1]
>
> [1] 
> http://alexgabi.blogspot.com/2010/07/linux-ktouch-mekanografia-ikasteko.html
>
> Ubuntun, besterik gabe, lehenetsita deskarga daitekeen KTouch 
> aplikazioa ez da hain erraz euskaraz jartzen baina agian horrela 
> izango da Kbuntun.

Ubuntun euskara pakete denak ez dira batera instalatzen. Adibidez 
thunderbird gure posta programa instalatzean ez dago euskaraz, bere 
euskara paketea aparte instalatu behar da.

Edonola oso trikimailu erraza dago dena euskaraz izateko: idatzi 
"basque" synaptic pakete instalatzaileko bilaketa gunean. Bertan 
agertuko dira euskara pakete guztiak. Gnomeko eta KDEko denak batera 
daudela uste dut eta beste programa batzuk aparte, adibidez gcompis 
heziketa programa edo thunderbird.....

  izan libre izan euskaldun!

Ander.


>
> Oraindik saiatu gabe nengoen, aurreko batean Piarresek aholkatzen 
> zidan bezala, KDE-ko Marcosekin harremanetan jartzen baina dagoeneko 
> euskaratuta dagoela goitik behera ikusita, ahalegindu beharrik ez.
>
> TuxType-rekin saiatuko naiz beraz, Klavarorena amaitu ostean 
> (Translation Projecteko arduradunari mezu pribatua bidali eta 
> erantzunaren zain nago, Klavarorena bukatutzat emateko).
>
> Librezalek dagoeneko euskaratuta dauden programen bilduma egiteko 
> asmoa badu, beraz, hona hemen dagoeneko euskaraturik dagoen beste 
> aplikazio bat: KTouch.
>
> ...
>
> Piarresek idatzi zuen:
>
>         TuxType-rentzat probatu al duzu hemen: tux4kids-tuxtype-dev at
>         lists.alioth.debian.org <http://lists.alioth.debian.org/>
>
>
> Oraindik ez dut probatu, denbora librerik gabe nabil aspaldi honetan. 
> Mila esker aholkuagatik.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101124/a4134343/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago