[Librezale] Klavaro itzultzen. Laguntza behar

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ost, Aza 24, 14:13:08, CET 2010


Ander Gmail<ander.elor a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko azaren
24a 12:27):

>  Ubuntun euskara pakete denak ez dira batera instalatzen. Adibidez
> thunderbird gure posta programa instalatzean ez dago euskaraz, bere euskara
> paketea aparte instalatu behar da.
>
> Edonola oso trikimailu erraza dago dena euskaraz izateko: idatzi "basque"
> synaptic pakete instalatzaileko bilaketa gunean. Bertan agertuko dira
> euskara pakete guztiak. Gnomeko eta KDEko denak batera daudela uste dut eta
> beste programa batzuk aparte, adibidez gcompis heziketa programa edo
> thunderbird.....
>
>

Mila esker Ander aholkuagatik.

Synaptic-ekin, zuk esan bezala, deskargatu ditut eu-... izeneko hainbat
pakete. Orain, niri ere, bat-batean, KTouch euskaraz agertzen zait Ubuntun.

Trikimalua hamaika tokitan egongo da dagoeneko argitaratua baina hortxe
Librezale WP-erako beste artikulutxo bat idazteko gaia: Tutorial. Synaptic.
Nola instalatu hainbat pakete euskaraz zure ordenagailuan di-da...

Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101124/b523d74c/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago