[Librezale] Librezalek koordinatzen ez dituen proiektuak

ibai a bildua oihanguren.com ibai a bildua oihanguren.com
As, Aza 23, 11:39:15, CET 2010


3ARRANO, gazte eskoriatzar hori, unibertsitatera joan ze eta gero eta
denbora gutxiago zuenez weba alde batera uzten hasi zen... eta gero lanean
hasi zen, eta 3arrano.com ixtea erabaki zuen, itzulpen batzuekin jarraitu
arren... baina beste gauza batzuegatik denbora eta gogo gutxiago
zeukanez... momentu honetan Librezale zerrendako 52 mezu ditu irakurtzeke,
eta bilerari buruzko galdera batzuk egiteko... laster egingo du hori...

Oso ondo egon zen 3ARRANOrena... baina ezin nituen itzulpen horiek
mantendu... batez ere batzuk. Glest jokua izan zen gehien gustatu
zitzaidana, baina ez zuten osorik itzultzeko aukerarik ematen, eta ni XML
fitxategiak banan-banan editatzen ibiltzen nintzen bertsio bakoitzean...
Orain Librezalen ere ez dut ia ezer egiten... Nire alde esango dut beste
bide batzutatik nabilela orain. Larunbatean Ubunturi buruzko ikastaro bat
emango dut beste batzuekin batera Eskoriatzan (oraingoz 9 lagunentzako,
gure herrirako ez dago batere gaizki), eta aste honetan nire kuadrillako
bi laguni Linux jartzea lortu dut, eta oso gustora daude gainera. Agian
2011n berriro itzulpenekin hasiko naiz, nork daki!

Bueno, 3ARRANOko itzulpenak hor gelditu zirela, eta nire asmoa
oihanguren.com domeinuan 3ARRANO jartzea zen arren ez dakit hori egingo
dudan... oraingoz nahikoa lan daukat Eskohitza.com-en kontra zerbait
daukan "lammer" baten erasoei aurre egiten...

Bide batez, ongi etorri berriro Pi!

> bapatean akordatu naiz (lanean fitxategi bat erauztean) badirela
> librezaletik oso gertuko euskaratzeen arrastoa galdua ditudanak.
> Ni mundu honetan murgildu nintzenean Eskoriatzar gazte batek (nor ote?
> ;-) ) 3arrano webgune itzela garatu zuen.
> 3arrano agurtu gabe joan zait baina zer da bertan zeuden proiektuei buruz?
> Oraindik ere, IZArc darabilt eta bertan bazeuden hainbat gauza gehiago.
>
> 3arrano gogoan zaitugu!
> mezu nostalgikoa edo...
>
>
> Ander.
>
>
>
>
>
> 2010/11/19 11:15(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
>> ----- Original Message ----
>>
>>> From: Piarres Beobide<pi a bildua beobide.net>
>>> To: librezale a bildua librezale.org
>>> Sent: Fri, November 19, 2010 10:53:21 AM
>>> Subject: Re: [Librezale] Librezalek koordinatzen ez dituen proiektuak
>>>
>>>>   Gainera, ahaztu zait esatea nik GNU/Linuxen banaketen kategoria bat
>> sortuko
>>>> nukeela, eta haietako bakoitzarentzat orri bat sortu beren  euskarazko
>>>> bertsioaren egoera zein den azalduz.
>>>>
>>>>   Asier.
>>> Banaketen itzulpen egoera? Eta  nola pentsatzen duzu hori  zehaztu? Ez
>>> dut batere argi ikusten.
>>>
>>> Banaketarekin zertaz ari garen  ere argitu beharko zen, hau Debian-en
>>> egindako itzulpenak Ubuntura iristen  dira baina ez dira kasu askotan
>>> Ubuntuk egiten dituen aldaketak itzultzen,  baina instalatzaile eta
>>> debian deskribapenetan hortik aurrerakoa instalatzen  diren paketeen
>>> arabera izango duzu euskaraturik edo ez.
>>>
>>> Demagun  Debian-en egoera (ziurrekin azken finean itzuliena). Zein
>>> pakete egon beharko  lirateke itzulita hori ontzat egoteko? Ez dut
>>> erraza  ikusten...
>> Ba ez dut pentsatu nola egin, ideia hau bururatu zait foroan galdetu
>> zelako [1]
>> OpenSUSEren diskoan zergatik ez zegoen euskara hizkuntzen zerrendan.
>> Kontua da
>> OpenSUSEren pakete jakin batzuk itzuli behar direla gure hizkuntza CDan
>> sartzeko.
>>
>> Gero beste nonbait irakurri dut Fedoran ere gauza bera gertatzen dela:
>> pakete
>> batzuk itzuli behar dira euskara Fedoraren CDan sartzeko.
>>
>> Ubunturen kasuan, ikusi dut euskaraz dagoen ehunekoa jaisten ari dela
>> bertsioz
>> bertsio. [2][3][4]
>>
>> Debianen kasurako, egia esan ez dut pentsatu nola jakin daitekeen
>> euskarazko
>> bertsioaren egoera.
>>
>> Interesgarria iruditzen zait hori guztia lekuren batean azaltzea.
>>
>> Asier.
>>
>> [1]http://librezale.org/foroa/viewtopic.php?id=1637
>> [2]https://translations.launchpad.net/ubuntu/karmic/+translations
>> [3]https://translations.launchpad.net/ubuntu/lucid/+translations
>> [4]https://translations.launchpad.net/ubuntu/maverick/+translations
>>
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago